Etxean irabazten saiatuko da Urdaibai, zapatuan
San Miguel liga amaierara iristen ari da. Uda gogorraren ostean, domekan, Portugaleten jokatuko den El Corte Ingles banderaren ostean atsedena hartuko dute arraunlariek. Halanda be, aurretik, zapatuan, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako giroaren baitan jokatuko da denboraldiko 17. estropada puntuagarria, ligako azkenaurrekoa, hain zuzen be: Bermeo Hiriko XXX. ikurrina. Gaur goizean egin dute estropadaren aurkezpen ekitaldia Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta Josu Zabalondo Bermeo Arraun Elkarteko presidenteak. Zabalondok etxean jokatzen den bandera irabazteko ahalegina egingo dutela azaldu zuen. 18:00etan emongo diote hasiera estropadari. Ordu horretan igoera-jaitsiera kanporaketaren lehenengo estropadarekin hasiko dira eta Zumaia, Orio, Santurtzi eta Amegrove izango dira lehian. Ondoren, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Castro eta Astillero lehiatuko dira lehenengo txandan eta horien ostean, barriz, Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta Tiran. Bakea eskatu du Zabalondok Giro ona sortu asmoz, «gerra gogoa duten horiei» ez etorteko deia egin die Zabalondok, «giro baketsua gura dugu eta», esan du. Bestalde, nahiz eta aurton Kontxako bandera lortu ez duten arren, arraunlariek egindako lana goraipatu du taldeko presidenteak. Kirolarien aurka ez ezik, aurten, gainera, azpiegituren aurka be egin behar izan dutela gaineratu du, «guk aurton ezin izan dugu horretan inbertitu eta datorren denboraldirako posible dugun». Bidegurenek, bestalde, udala eta Bermeo Urdaibai Arraun Taldearekin [...]
San Miguel liga amaierara iristen ari da. Uda gogorraren ostean, domekan, Portugaleten jokatuko den El Corte Ingles banderaren ostean atsedena hartuko dute arraunlariek. Halanda be, aurretik, zapatuan, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako giroaren baitan jokatuko da denboraldiko 17. estropada puntuagarria, ligako azkenaurrekoa, hain zuzen be: Bermeo Hiriko XXX. ikurrina. Gaur goizean egin dute estropadaren aurkezpen ekitaldia Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta Josu Zabalondo Bermeo Arraun Elkarteko presidenteak. Zabalondok etxean jokatzen den bandera irabazteko ahalegina egingo dutela azaldu zuen.
18:00etan emongo diote hasiera estropadari. Ordu horretan igoera-jaitsiera kanporaketaren lehenengo estropadarekin hasiko dira eta Zumaia, Orio, Santurtzi eta Amegrove izango dira lehian. Ondoren, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Castro eta Astillero lehiatuko dira lehenengo txandan eta horien ostean, barriz, Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta Tiran.
Bakea eskatu du Zabalondok
Giro ona sortu asmoz, «gerra gogoa duten horiei» ez etorteko deia egin die Zabalondok, «giro baketsua gura dugu eta», esan du. Bestalde, nahiz eta aurton Kontxako bandera lortu ez duten arren, arraunlariek egindako lana goraipatu du taldeko presidenteak. Kirolarien aurka ez ezik, aurten, gainera, azpiegituren aurka be egin behar izan dutela gaineratu du, «guk aurton ezin izan dugu horretan inbertitu eta datorren denboraldirako posible dugun».
Bidegurenek, bestalde, udala eta Bermeo Urdaibai Arraun Taldearekin «harro» daudela esan du eta urte guztian egindako lan onagatik eta esfortzuagatik zoriondu ditu. Gainera, arraunlariek «erakutsitako kiroltasuna eta giza kalitatea» aipatu ditu.