Astra kultur fabrika jendaurrean aurkeztuko dute gaur eguerdian
Astra kultur fabrika soziala jendaurrean aurkezteko ekitaldia egingo du Gernika-Lumoko Udalak, 12:00etan. Bertan izango dira hainbat udaleko zein Astra Koordinadorako zenbait ordezkari. Koordinadorak berak prentsaurrekoa emon zuen zapatuan, kultur fabr...
Astra kultur fabrika soziala jendaurrean aurkezteko ekitaldia egingo du Gernika-Lumoko Udalak, 12:00etan. Bertan izango dira hainbat udaleko zein Astra Koordinadorako zenbait ordezkari. Koordinadorak berak prentsaurrekoa emon zuen zapatuan, kultur fabrikan bertaan. Azaldu zutenez, «denona eta, aldi berean, inorena ez den espazioa» okupatuko du Astrak: «Guztiok erabili, kudeatu eta zaindu ahal izango dugun lekua, eraikinarekiko eta proiektuarekiko erantzukizuna elkarbanatuz».
Era berean, arma fabrika zena orain «gazteen, sortzaileen eta gizarte eta kultur eragileen ahalmena eta bizi-kalitatea hobetzeko aspaldi amestutako aukera historikoa» dela dio Astra Koordinadorak, eta bertan guztiok parte hartu behar dutela.