Astra Koordinadora: “Herritarren lanari esker sortu da Astra”
Astra kulturarako fabrika sozialak ateak ireki ditu gaur. Bertan izan dira zenbait ordezkari politiko –horien artean, herriko alkate Jose Mari Gorroño eta hainbat zinegotzi– eta baita Astra bera kudeatzeaz arduratuko den Astra Koordinadorako hainbat kide be, herritarrekin batera. Azken horien hitzekin emon diote hasiera ekitaldiari; “Astra ez da zerutik erori den izar bat; herritarren lanari esker sortu da”, adierazi dute. Gainera, igarotako zazpi urteotan aberastuz joan dela aipatu dute. Bestalde, baliabide publikoak herritarren beharrizanei erantzuteko erabailiko dituztela be azaldu dute. Aiipatu dutenez, gainera, kudeaketa “irekia” egiten jarraituko dute; hala, nahi duenak parte hartzeko aukera izango du. Astra Koordinadorako kideen berben ostean, Gorroñok hartu du hitza. Mezu garbia helarazi du Gernika-Lumoko alkateak: “Egoera honetara heldu bagara, gazteek eta talde kultural eta sozialek okupazioa aldarrikatu dutelako izan da; euregatik izango ez balitz, Astra eta babeslekua ez lirateke gaur egun existituko”, baieztatu du. Haren esanetan, bestetik, Astra bakea gailenduko den tokia izango da; betibe, “kultura indartzearen bitartez”. Aipatutakoen adierazpenen ostean, eraikina bera eta aldamenean dagoen babeslekua ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek, Turismo Bulegoko teknikarien laguntzaz egindako bisitatu gidatuen bitartez. Hartara, Astra eraikinaren sorkuntzari buruzko hainbat datu, Astra proiektuan oinarrituz egin diren aldaketak eta etorkizunean Astrak izango duen erabilera zein izango den azaldu dute [...]
Astra kulturarako fabrika sozialak ateak ireki ditu gaur. Bertan izan dira zenbait ordezkari politiko –horien artean, herriko alkate Jose Mari Gorroño eta hainbat zinegotzi– eta baita Astra bera kudeatzeaz arduratuko den Astra Koordinadorako hainbat kide be, herritarrekin batera. Azken horien hitzekin emon diote hasiera ekitaldiari; “Astra ez da zerutik erori den izar bat; herritarren lanari esker sortu da”, adierazi dute. Gainera, igarotako zazpi urteotan aberastuz joan dela aipatu dute. Bestalde, baliabide publikoak herritarren beharrizanei erantzuteko erabailiko dituztela be azaldu dute. Aiipatu dutenez, gainera, kudeaketa “irekia” egiten jarraituko dute; hala, nahi duenak parte hartzeko aukera izango du.
Astra Koordinadorako kideen berben ostean, Gorroñok hartu du hitza. Mezu garbia helarazi du Gernika-Lumoko alkateak: “Egoera honetara heldu bagara, gazteek eta talde kultural eta sozialek okupazioa aldarrikatu dutelako izan da; euregatik izango ez balitz, Astra eta babeslekua ez lirateke gaur egun existituko”, baieztatu du. Haren esanetan, bestetik, Astra bakea gailenduko den tokia izango da; betibe, “kultura indartzearen bitartez”.
Aipatutakoen adierazpenen ostean, eraikina bera eta aldamenean dagoen babeslekua ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek, Turismo Bulegoko teknikarien laguntzaz egindako bisitatu gidatuen bitartez. Hartara, Astra eraikinaren sorkuntzari buruzko hainbat datu, Astra proiektuan oinarrituz egin diren aldaketak eta etorkizunean Astrak izango duen erabilera zein izango den azaldu dute teknikariek. Amaitzeko, 36ko gerran sortutako babeslekua be bisitatzeko aukera izan dute.