Bigarrena irabazi gura du Urdaibaik
Joan den asteburuan itxura edarra emonda, eta bandera bat irabazita, TKE ligako traineru sendoenen itzala jarraitzeko gai direla erakutsi zuten Urdaibaiko arraunlariek. Hondarribiak eta Kaikuk denboraldiko lehenengo bost banderak irabazi ostean, Bermeoko arraun taldeak seigarren estropadan jarri zuen kolokan hondarribitarren eta sestaotarren nagusitasuna. Hala, asteburuko estropadetan bolada onari jarraipena emotea izango da bertokoen helburua. Juan Mari Etxabek astebururo 20 puntu inguru batu behar zituztela aurreikusi zuen denboraldi hasieran, baina joan den asteburura arte kopuru horretik nahiko urrun ibili dira bermeotarrak. Iragan asteburuan lehenengo biderrez gainditu zuten 20 puntuko langa eta, bide batez, sailkapen orokorreko lehenengo bi taldeengana hurbildu ziren. Hala, Urdaibaikoek moralez gainezka ekingo diote arraun asteburuari, zapatuan eta domekan. Pedreñakoa (Kantabria) izango da bermeotarrentzat asteburuko lehenengo bandera. Kantabriako estropada aldaketekin dator aurten, itsaso zabalean egingo baitute arraunean TKE mailako hamabi taldeek. Estropada 18:00etan hasiko da, Ribamontán al Mar (Kantabria) herrian. Domekan, bestalde, Euskal Herrira bueltatuko dira arraunlariak, Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) estropada jokatzera. Traineruen arteko lehia 12:00etan hasiko da.
Joan den asteburuan itxura edarra emonda, eta bandera bat irabazita, TKE ligako traineru sendoenen itzala jarraitzeko gai direla erakutsi zuten Urdaibaiko arraunlariek. Hondarribiak eta Kaikuk denboraldiko lehenengo bost banderak irabazi ostean, Bermeoko arraun taldeak seigarren estropadan jarri zuen kolokan hondarribitarren eta sestaotarren nagusitasuna. Hala, asteburuko estropadetan bolada onari jarraipena emotea izango da bertokoen helburua.
Juan Mari Etxabek astebururo 20 puntu inguru batu behar zituztela aurreikusi zuen denboraldi hasieran, baina joan den asteburura arte kopuru horretik nahiko urrun ibili dira bermeotarrak. Iragan asteburuan lehenengo biderrez gainditu zuten 20 puntuko langa eta, bide batez, sailkapen orokorreko lehenengo bi taldeengana hurbildu ziren. Hala, Urdaibaikoek moralez gainezka ekingo diote arraun asteburuari, zapatuan eta domekan.
Pedreñakoa (Kantabria) izango da bermeotarrentzat asteburuko lehenengo bandera. Kantabriako estropada aldaketekin dator aurten, itsaso zabalean egingo baitute arraunean TKE mailako hamabi taldeek. Estropada 18:00etan hasiko da, Ribamontán al Mar (Kantabria) herrian.
Domekan, bestalde, Euskal Herrira bueltatuko dira arraunlariak, Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) estropada jokatzera. Traineruen arteko lehia 12:00etan hasiko da.