Buy Urdaibai elkarteak eskualdeko piper berdeak eta txakolina doan dastatzeko aukera emongo die astelehenean Busturialdeko herritarrei, Turdaibai eta Lanbide Ekimenak Zentroaren laguntzagaz. Horretarako, Gernika-Lumoko Merkurio iturrira gerturatu behar...
Bizkaia Gernika Rugbyk Europa mailako Amlin Challenge Cup-a jokatuko du datorren denboraldian, Quesos Entrepinaresek eta Ampo Ordiziak Europan jokatzeko txartelari uko egin ostean. Txapelketa horretan parte hartzea «oso garrantzitsua» izango da taldearentzat, Marcos Larrauri Bizkaia Gernika Rugbyko managerraren esanetan. Gainera, Gernika-Lumoko, Bizkaiko eta Euskadiko errugbiarentzat be garrantzitsua izango dela uste du. Horregatik, «aprobetxatu beharra dagoen aukera» bat dela dio Larraurik. «Txapelketan parte hartzeko erabakia hartu dugu, baina ez dugu inolako zorakeriarik egingo». Taldeko managerrak dioenez, «denbora dexente» hartu dute Europan jokatu ala ez erabakitzeko; denbora horretan parte hartzearen alde onak eta txarrak begiratu dituztela dio. Bestalde, Larrauriren ustez, «Europako maila oneneko jokalariak» lehiatuko dira txapelketa horretan; horregatik, errugbilari batentzat bertan parte hartzea «asko» dela dio. Hartara, taldeko jokalariak «oso pozik» egon beharko lirateke Larrauriren ustez; izan be, tankera horretako aukerak «gutxitan» izaten dira bizian. Beldurrik barik zelaira Hala, gernikarrek Perpignan (Frantzia), Worcester Warriors (Erresuma Batua) eta Femo-CZ VEA Rovigo (Italia) taldeen aurka jokatuko dute Amlin Challenge Cup-en. Larraurik azaldu bezala, talde horiek Gernika-Lumokoen liga baino «askoz gorago» aritzen dira. Izan be, azaldu duenez, «aurkarien aurrekontua osoa handia izaten da urtero, eta, gainera, nazioarteko hainbat jokalari be badituzte taldean». Horregatik, «errespetu handiz» ikusten dituzte aurkariak; dena den, «inongo beldurrik barik». Bitartean, [...]
Morgako herritarrek Meakaur auzoko frontoian jokatzeko aukera izango dute, aurrerantzean. Frontoiko hormak eta lurzorua egoera txarrean zeudela eta, Morgako Udalak pilotalekua barrizteko lanak hasi zituen iaz, eta gaur inauguratu dute auzoko kirol a...
Maier Taldeak Italiako Cromoplastica enpresa erosi du “hazten jarraitzeko helburuagaz”. Cromoplastica enpresak plastikozko automobilgintza pieza kromatuak egiten ditu arrakasta handiagaz, eta Maierretik azaldu dutenez, “erosketa erren...
Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan (BUP) sartzeko erabakia onartu du gaur goizeko osoko bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek, aldiz, kontrako botoa emon diote erabakiari. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek atzo esan legez, «etorkizunari begira ura eta saneamenduaren kudeaketarako pauso garrantzitsu bat emoten ari gara». Aukerarik onena udal gobernuaren arabera, kudeaketa hori beste herri batzuekin batera egitea da eta horretarako bi aukera zeudela nabarmendu du Bidegurenek: Busturialdeko Ur Partzuergoa edota Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. «Biek eskaintzen zituzten baldintza ekonomikoak aztertu ondoren, BUPen sartzea erabaki dugu, aukera egokiena delako», adierazi du. Kudeaketa kontrolatzea Bermeoko alkateak nabarmendu duen moduan, «Busturialdeko Ur Patzuergoak, azken finean, Bermeoko Udalari bere eskuduntza den uraren kudeaketa kontrolatzea bermatuko dio, Bermeok Patzuergo horretan ordezkaritza garrantzitsua izango baitu, eta herriaren tamaina kontuan hartuta, erabaki gaitasuna be garrantzitsua izango delako». Horrela izanik, udalak ur zerbitzu «on» bat emotea bermatuko duela jakinarazi dute. Bestalde, erabakia «eskualdearen aldeko apustua» be badela esan dute. «Bermeo Busturialdearen parte da eta hemen egotea aukerarik logikoena da». 6 hileko trantsizio fasea Lehenengo sei hilabeteak trantsizio fasea izango direla azaldu dute, hau da, udalak orain arte moduan kudeatuko du ura. «Hilabete hauetan bata bestearengandik ikasi beharko dugu, guk orain arte egin dugun moduan egin beharko dute horiek be, [...]
Madalen egunak zapore mingotza utzi du aurten. Adingabeko neska batek bortxatu egin dutela salatu zuen astelehen goizaldean. Herrizaingo Sailetik baieztatu dutenez, Ibarrangeluko Laga hondartzan bortxatu zutela salatu zuen neskak. Atzo bertan gizonezko...
Atzo arratsaldean Gernika-Lumoko gazte olinpiadak hasi ziren. Atzokoa, lehenengo saioa izango zen, baina eguaztenero jardunaldi bat jokatuko dute talde parte hartzaileek. Finala, bestalde, San Roke jaietan egingo dute. Lehenengo jardunaldian giro ezin...
Mikel Elgezabal gernikarrak distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelketa jokatuko du, domekan. Aurten, Gazteizen (Araba) jokatuko dute munduko txapelketa, eta horrenbestez, Elgezabalek etxean jokatuko du. Elite mailakoen lasterketa 08:30ean hasiko da, Landa (Araba) herrian. Lasterketa hasteko, lau kilometroko igeriketa saioari egin beharko diote aurre kirolariek, Ulibarri-Ganboako aintziran. Ostean, 120 kilometroko ibilbidea egin beharko dute triatletek, eta amaitzeko, 7,5 kilometroko korrika saioa egin beharko dute. Azken korrika saioa, gainera, Gasteizen bertan izango da. Elgezabalek azaldu duenez, duela hiru aste eroriko bat izan arren, sasoiko heltzen da munduko txapelketara. Hala, aurreko postuetan sartzeko ahalegina egingo du bertokoak. Gernikarrarentzat hirugarren parte hartzea izango da munduko txapelketan.
1912. urteko abuztuaren 12an hil ziren 143 arrantzaleak omendu guran, egitarau zabala antolatu du Bermeoko Udalak. Gaur goizean aurkeztu dute Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak 1912ko Galerna gogoratzeko herrian egingo diren ekitaldiak. Matxitxakoko lurmuturretik 45 milatara arrantzan zeuden 143 arrantzale hil ziren galerna haretan, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainontzekoak, Elantxobekoak, Lekeitiokoak eta Ondarroakoak ziren, hain zuzen be. Bermeoko alkateak adierazi legez, «1912ko galerna XX.mendeko lan istripurik handiena izan zen gure mugetan. Hori dela eta, ehun urte betetzen direnean, Bermeoko herriak arrantzale guzti horiei eta euren bizia aurrera atera behar izan zuten familiei omenaldi bat egin gura die». Haren hitzetan, hainbat izan ziren galernaren eraginez egoera ekonomiko larrian gelditu ziren familiak. Horiek guztiak omentzeko antolatu dituzte jarduerak, «herriak zor bat baitu guztiekin». Bihartik aurrera Barikuan bertan, 11:00etan, Josune Ariztondo, kultura Foru Diputatuak Galerna 1912-2012 erakusketa aurkeztuko du Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hurrengo ekitaldia abuztuaren 3an izango da. Egun horretarako mahai-inguru bat antolatu dute Arrantzaleen Museoan. Galernak literatutaran eta ikus-entzunezkoetan izan duen eraginaren inguruan mintzatuko dira. Bertan, galernaren inguruko lan ezberdinak egin dituzten herritarrak parte hartuko dute: Jabi Elortegik, Alberto Bilbaok, Jon Kepa Iradik eta Josu Munitizek. Gainera, galernaren inguruan Norez eta Egunoff Bermeoko rock taldeek egin dituzten bi [...]
Eneko Goieaskoetxea busturiarra barikuan estraditatu zuten, Londresko epaileen baimenagaz. Izan be, espainiaratzearen kontra Goieaskoetxeak jarritako azken helegitea atzera bota zuen Auzitegi Gorenak, ekainean. 2011ko uztailean atxilotu zuten Eneko Goi...
Izaro uhartearen ipar-ekialderantz dauden mugak Bermeorenak direla gogorarazten du urtero Madalen egunak. XVII. mendetik datorren tradizioari eutsiz, Izaro uhartera hurbildu ziren domekan, irlaren goikaldean ikurriña eta Bermeoko bandera jartzeko. Horrez gain, Bermeoren jabegoa adierazteko «honaino heltzen dira Bermeoko ituginak» esanez, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak teila bota zuen uretara. 11:00etan hasi zuten eguna bermeotarrek. Santa Eufemia elizan meza entzun ostean itsasontzietara abiatu ziren txistularien kalejirarekin. Tradizio handiko jaia izanik, Madalen eguna «berezia» eta «hunkigarria» dela nabarmendu zuen Bermeoko alkateak itsasontzira igo baino lehen. Nahiz eta haren bigarren urtea izan, «apur bat urduri» zegoela aipatu zuen, gainera. Izan be, aurtongo Madalen egunak berritasun nagusi bat izan du: itsasontzi tradizional bakarrean joan beharrean aisialdirako hiru ontzi txikitan joan baitira. «Horrela, tradizioa mantentzen dugu baina baliabideetan asko aurreztuta», esan zuen. Hainbat ontziren laguntza Halanda be, ez dira izan hiru ontzi bakarrik Izaro irlara hurbildu direnak, herritarrez betetako hainbat ontzik lagundu baitiote udalbatzari. Teila bota ondoren, Elantxobera abiatu ziren. Bertan, Koldo Olagibel Elantxobeko alkateak Bidegurenei emon zion herriko aginte makila, Mundakako alkate Unai Rementeria lekuko zutela. Alkartasuna Dantza Taldekoek egin zioten ohorezko aurreskua eta ondoren dantzaldia hasi zen herriko plazan. Arratsaldean, Elantxobetik bueltan Mundakan egin zuten geldialdia eta Bermeora bueltatu ziren. Sirena hotzarekin sartu ziren [...]