Plentziako akuatloia jokatuko dute bertoko bost kirolarik
Busturialdeko kirolariak Plentziako akuatloia jokatuko dute domekan, 17:30etik aurrera. Urdaitri taldea ordezkatuz, Roberto Floresek, JonTelletxeak eta Ainhoa Bardonek parte hartuko dute akuatloiean. Aritzatxu taldea ordezkatuz, bestalde, Asier Guezuragak eta Ander Renteriak parte hartuko dute.
Parte hartzaileek bost kilometro egin beharko dituzte korrika, eta igerian, bestalde kilometro bat egin beharko dute. Korrika saioa bi zatitan banatu dute. Boxeak Plentzia Zubiaren parean kokatuko dituzte.