Merkatariekin bilera egingo du Bermeoko Udalak eguaztenean
Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo sailak merkataritza indarberritzeko ekintza planari buruz eztabaidatu nahi du merkatariekin. Beraien ustez, «ezinbestekoa» da horien iritziak jasotzea. Gai horri buruz eztabaidatu asmoz, batzar bat antolatu dute uztailaren 25erako, eguaztena. 15:00etatik 17:00etara izango da Bermeoko Behargintzaren bulegoetan. Udalak Bermeoko merkatari guztiak gonbidatu ditu horretan parte hartzera. Bilera horretan, lehenik eta behin bertaratutako merkatariei Bermeoko Merkataritza Planaren laburpena egingo diotela jakinarazi dute. Ondoren, etorkizunera begira ipiniko dira, eta aurrera begira lan egiteko lerro posibleak aurkeztuko dizkiete merkatariei. Gaur egungo merkatal egoera aztertu ondoren, merkataritza indarberritzeko ekintza plana abian jarri nahi duela adierazi du Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo sailak. Erosketa ohiturak aldatu «Merkatal zentroen eskaintzak, ezagutza gizarteak eta ekonomia barriak direla eta, emon diren aldaketek herritarren erosketa ohiturak aldatu dituzte eta horregatik Bermeoko merkataritza indarberritzeko ahaleginak egin behar dira», azaldu dute Bermeoko Udaletik. Lan horren bidez, hirigintza, merkataritza eta administrazio ekintzak biltzen dituen hobekuntza plan bat egiten ari dira. Halanda be, Bermeoko Udalak ez du bakarrik egin gura merkataritza indarberritzeko plan hori. Horien ustez merkatarien iritzia eta parte hartzea «ezinbestekoa» baita plana garatzeko. Horregatik eguaztenean egingo duten batzarrean parte hartzera animatu gura ditu herriko merkatari guztiak. Batzarrera joateko interesa duten merkatariei aurretiaz Behargintzarekin (94-617 91 [...]
Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo sailak merkataritza indarberritzeko ekintza planari buruz eztabaidatu nahi du merkatariekin. Beraien ustez, «ezinbestekoa» da horien iritziak jasotzea. Gai horri buruz eztabaidatu asmoz, batzar bat antolatu dute uztailaren 25erako, eguaztena. 15:00etatik 17:00etara izango da Bermeoko Behargintzaren bulegoetan. Udalak Bermeoko merkatari guztiak gonbidatu ditu horretan parte hartzera.
Bilera horretan, lehenik eta behin bertaratutako merkatariei Bermeoko Merkataritza Planaren laburpena egingo diotela jakinarazi dute. Ondoren, etorkizunera begira ipiniko dira, eta aurrera begira lan egiteko lerro posibleak aurkeztuko dizkiete merkatariei.
Gaur egungo merkatal egoera aztertu ondoren, merkataritza indarberritzeko ekintza plana abian jarri nahi duela adierazi du Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo sailak.
Erosketa ohiturak aldatu
«Merkatal zentroen eskaintzak, ezagutza gizarteak eta ekonomia barriak direla eta, emon diren aldaketek herritarren erosketa ohiturak aldatu dituzte eta horregatik Bermeoko merkataritza indarberritzeko ahaleginak egin behar dira», azaldu dute Bermeoko Udaletik.
Lan horren bidez, hirigintza, merkataritza eta administrazio ekintzak biltzen dituen hobekuntza plan bat egiten ari dira. Halanda be, Bermeoko Udalak ez du bakarrik egin gura merkataritza indarberritzeko plan hori. Horien ustez merkatarien iritzia eta parte hartzea «ezinbestekoa» baita plana garatzeko. Horregatik eguaztenean egingo duten batzarrean parte hartzera animatu gura ditu herriko merkatari guztiak.
Batzarrera joateko interesa duten merkatariei aurretiaz Behargintzarekin (94-617 91 90) harremanetan jarri beharko dira.