“Herriari udan bizia emateko asmoz”, olinpiadak antolatu dituzte gazteek
Gernika-Lumori udan «bizia emoteko asmoz» olinpiadak antolatu dituzte herriko gazteek. Izan be, gazteen arabera, «uda partean ez dago eskaintzarik herrian, hondartzara joateaz aparte». «Ez gara elkartzen eta ez dugu elkar ezagutzen, eta horri buel...
Gernika-Lumori udan «bizia emoteko asmoz» olinpiadak antolatu dituzte herriko gazteek. Izan be, gazteen arabera, «uda partean ez dago eskaintzarik herrian, hondartzara joateaz aparte».
«Ez gara elkartzen eta ez dugu elkar ezagutzen, eta horri buelta emoteko batu gara», diote antolatzaileek. Helburu horrekin batu eta gazteen artean –batez be, lonjetan– galdetegia banatu dute herritar horien iritzia jakitekotan; «zer egitea gustatuko litzaieken», esaterako.
Dagoeneko zortzi taldek izena emon dutela azaldu dute, eta oraindik be, izena emon daitekeela diote. Horretarako, goazenzozereitzen@gmail.com helbidera mezua bidali beharko dute olinpiadetan parte hartu nahi dutenek. Halanda be, eguaztenean be izango dute horretarako aukera; izan be, egun horretan batuko dira Pasealekuan 19:00etan, olinpiadei hasiera emateko. Hala, herriko jaiak bitartean astero batzeko asmoa dute.
«Abuztuaren 13an emongo diegu amaiera olinpiadei; hain zuzen be, baltsa jaitsieragaz ». Printzipioz, udara begira antolatu dituzte olinpiadak; dena den, «ez dute iraungitze-datarik, jendeak nola erantzuten duen ikusi beharko dugu», aitortu dute antolatzaileek.