Erabilera anitzeko zelai barria izango du Gernika-Lumoko Urbieta Kiroldegiak
Gernika-Lumoko Urbieta kiroldegiak zelai barria izango du aurki, bost frontoien parean. «Erabilera anitzeko kirol-zelaia» izango da, eta klub ezberdinetakoak Kirol Patronatuak ezarritako egitaraura egokitu beharko dira. Aipatu zelai barria urtea amai...
Gernika-Lumoko Urbieta kiroldegiak zelai barria izango du aurki, bost frontoien parean. «Erabilera anitzeko kirol-zelaia» izango da, eta klub ezberdinetakoak Kirol Patronatuak ezarritako egitaraura egokitu beharko dira.
Aipatu zelai barria urtea amaitu baino lehen erbailgarri egotea gura du Gernika-Lumoko Udalak –betibe, dirulaguntzen arabera–; halanda be, oraindik hainbat gauza zehazteke daudela aitortu dute; zelaiaren lurrazalaren materiala eta aurrekontua bera, besteak beste.
Zelai barri horren atzekaldean, ostera, aisialdirako gune berde bat egiteko asmoa be badu udalak. Herriko kirol talde ezberdinek be izango dute bertan entrenamenduak egiteko aukera.
Beharrezko baimenak
Halanda be, zelai barri hori egin ahal izateko, Urdaibaiko Patronatuaren, Kosta Mugapearen eta Euskotrenen baimena beharko du Gernika-Lumoko Udalak.