Moañako bandera irabazi du Urdaibaik
Joan den denboraldiko Urdaibai irabazlea bueltatu da. TKE liga hasierako lehenengo bost estropadak Hondarribiak eta Kaikuk irabazi ostean, liga bi traineruren arteko kontua izango zela zirudien, baina seigarren estropadan Urdaibaiko arraunlariak ate ...
Joan den denboraldiko Urdaibai irabazlea bueltatu da. TKE liga hasierako lehenengo bost estropadak Hondarribiak eta Kaikuk irabazi ostean, liga bi traineruren arteko kontua izango zela zirudien, baina seigarren estropadan Urdaibaiko arraunlariak ate joka hasi dira. Arraun asteburua hasi aurretik, 11 puntura zuten Hondarribia lehenengo sailkatua, eta seigarren estropada amaituta, hondarribitarrak bederatzi puntura ditu Bermeoko taldeak. Hala, denboraldian lehenengo biderrez, bermeotarrek Kaikuren eta Hondarribiaren nagusitasuna zalantzan jarri dute, Moañan (Galiza) irabazita.
Asteburuko lehenengo estropadan Urdaibaikoak nahiko ondo moldatu ziren, eta hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten, O Groven (Galiza). Ohorezko txandan bigarren sailkatu ziren bermeotarrak, baina San Juanek estropada ikusgarria egin zuen bigarren txandan, txapeldunor- dearen postua eskuratuz.
Ederrena heltzeko zegoen, ordea, eta Moañako uretan Urdaibai trainerurik azkarrena izan zen. Estropada burua hartu zuten berehala, eta helmugara arte bermeotarrek ez zuten lehenengo postua utzi.
Liga hasiera irregular baten ostean, Urdaibaik sasoi forma egokian dagoela erakutsi du, ligarako hautagaitza aurkeztuz.
TKE ligaren sailkapena
- Hondarribia (65 puntu)
- Kaiku (62 puntu)
- Urdaibai (56 puntu)
- Tiran (52 puntu)
- San Juan (50 puntu)
- San Pedro (42puntu)
- Castro (31 puntu)
- Astillero (28puntu)
- Portugalete (26 puntu)
- Pedreña (26 puntu)
- Zumaia (20 puntu)
- Zierbena (10 puntu)