Bandera irabaztekotan egon da Elantxobeko taldea
Busturialdea garaipena lortzekotan egon zen ARC 1 mailako hirugarren jardunaldian. Donostiako (Gipuzkoa) badian jokatutako estropadan, Orio boteretsuari aurrea hartzea lortu zuten bigarren eta hirugarren luzeetan, baina azkenean, etsi beharra izan zuten bertokoek. Busturialdea denboraldiko ezustekoa izaten ari da ARC 1 mailan, eta orain arte erakutsitakoaren arabera, play off-ak jokatzeagatik borrokatzeko aukera izan dezake bertoko taldeak. Azkenengo ziabogan Busturialdea eta Orio pare parean zeuden, baina azkenengo luzean oriotarrek hobeto moldatu ziren olatu gainean. Hala, oriotarrak hamahiru segunduko aldeagatik irabazi zuten. Donostian bigarren sailkatuta, Busturialdea sailkapen nagusiko bigarren postura bueltatu da, Santurtziko taldearen kaltetan.
Busturialdea garaipena lortzekotan egon zen ARC 1 mailako hirugarren jardunaldian. Donostiako (Gipuzkoa) badian jokatutako estropadan, Orio boteretsuari aurrea hartzea lortu zuten bigarren eta hirugarren luzeetan, baina azkenean, etsi beharra izan zuten bertokoek. Busturialdea denboraldiko ezustekoa izaten ari da ARC 1 mailan, eta orain arte erakutsitakoaren arabera, play off-ak jokatzeagatik borrokatzeko aukera izan dezake bertoko taldeak.
Azkenengo ziabogan Busturialdea eta Orio pare parean zeuden, baina azkenengo luzean oriotarrek hobeto moldatu ziren olatu gainean. Hala, oriotarrak hamahiru segunduko aldeagatik irabazi zuten.
Donostian bigarren sailkatuta, Busturialdea sailkapen nagusiko bigarren postura bueltatu da, Santurtziko taldearen kaltetan.