Bermeoren izena eta bertoko kontserberak sustatzeko hitzarmena sinatu dute
Bermeoko Udalak eta herriko kontserba enpresek kolaborazio hitzarmenatu sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren helburua herriaren izena eta bertan dauden kontserberak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez be. Horrez gain, guztien arteko lankidetzar...
Bermeoko Udalak eta herriko kontserba enpresek kolaborazio hitzarmenatu sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren helburua herriaren izena eta bertan dauden kontserberak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez be. Horrez gain, guztien arteko lankidetzari esker kontserba sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu gura da.
Bederatzi enpresak hartzen dute parte: Conservas Serrats S.A., Conservas Cusumano S.A., Grupo Conservas Garavilla S.A, Conservas La Gaviota S.L., Salica Industria Alimentaria S.A., Anchoas Bermeo S.L., Conservas Zallo S.A., Ceberbi S.L. eta Urdaibai Kontserbak. Gaur bertan bildu dira udaletxean enpresatako ordezkariak Bermeoko alkate Idurre Bidegurenekin.
Bermeoko alkateak adierazi legez, “Udalaren helburua, enpresa-kolaborazio proiektu baten bitartez, herria eta herriko kontserbak promozionatzea da”. Akordioa SPRIK kudeatzen duen Compite Iniciativas programaren barruan egin dituzten sormen tailerren ondorioa dela jakinarazi du, gainera. Izan be, programa horren baitan hainbat batzar egin ditu Udalak kontserberetako ordezkariekin.