Sanferminetako txapelketaren finaletik kanpora geratu da Apraiz
Alexis Apraiz gernikarra eta Aimar Olaizola goizuetarra sanferminetako esku pilota finalaren atarian geratu dira, atzo ligaxkako bigarren partida galdu ostean. Apraizek eta Olaizolak finala jokatzeko aukera bikaina zuten lehenengo partida irabazita, ba...
Alexis Apraiz gernikarra eta Aimar Olaizola goizuetarra sanferminetako esku pilota finalaren atarian geratu dira, atzo ligaxkako bigarren partida galdu ostean. Apraizek eta Olaizolak finala jokatzeko aukera bikaina zuten lehenengo partida irabazita, baina norgehiagoka erabakiorrean, Bengoetxearen eta Beginoren kontra galdu zuten.
Partida hasieran aurrea hartzea lortu zuten arren, gernikarrak eta goizuetarrak ez zuten asmatu partidaren bigarren erdian, eta azkenean, 18-22 galdu zuten. Partidaren azken zatian, 17-19 hurbiltzea lortu zuten Apraizek eta Olaizolak, baina Bengoetxeak segituan apurtu zuen partida barriro.