RINDER enpresaren suspentsio espedientea “iruzurra” dela dio epaitegiak
Gaur goizean kaleratutako epaiaren arabera, Foruko RINDER enpresak aurkeztutako suspentsio txostena “iruzurra” da. Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiak emon du epaia, eta enpresak indarrean zuen EEEa bertan behera uzteko agindu du. ELA sindikat...
Gaur goizean kaleratutako epaiaren arabera, Foruko RINDER enpresak aurkeztutako suspentsio txostena “iruzurra” da. Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiak emon du epaia, eta enpresak indarrean zuen EEEa bertan behera uzteko agindu du.
ELA sindikatuaren arabera, epaiak onartu egin du enpresak talde bereko beste lantegi batzuetara bideratu dituela produkzioa eta baliabide ekonomikoak, Foruko lantegia egoera larrian utziz. Hala, Enplegu Erregulazio Espedientearen ondorioz sortutako kalteak ordaintzera zigortu du enpresa –ELA sindikatuak dioenez–, eta txostena indarrean izan den bitartean galdu dituzten soldatak ordaindu beharko dizkie langileei. Era berean, langabeziarako prestazioak berrezarri beharko dizkie enpresako beharginei.
Hilabete askotako borroka izan dute langileek, lanpostuen defentsan eta lantegiaren etorkizuna bermatzearen alde. RINDER taldeak Foruko lantegirako azken espedientea aurkeztu zuenean be protesta egin zuten beharginek: Langabezia lapurtuko digute beste behin be, enpresaren mesedetan”. Salatu zutenez, “langileek kontrolik izango ez zuten espedientea” aurkeztu zuen RINDER enpresak; “beraiek erabakiko dute noiz egin beharko dugun lan eta noiz bota behar gaituzten langaabeziara”.