Bruno Mercantik Gernika-Lumoko errugbi taldea utziko du
Bruno Mercanti argentinarrak Gernika-Lumoko errugbi taldea utziko du, Italiako Petrarca taldean jokatzeko. Bizkaia Gernikan bi denboraldi jokatu ostean, Italiako liga profesionalera egin du salto Argentinako jokalariak. Italiakoa errugbi liga garrantzi...
Bruno Mercanti argentinarrak Gernika-Lumoko errugbi taldea utziko du, Italiako Petrarca taldean jokatzeko. Bizkaia Gernikan bi denboraldi jokatu ostean, Italiako liga profesionalera egin du salto Argentinako jokalariak. Italiakoa errugbi liga garrantzitsuenetako bat da, eta horrenbestez, 24 urteko argentinarrak “hazten jarraitzeko” aukera izango du.
Mercantik hilaren 23an hasiko du aurredenboraldia talde barriagaz, eta jakinarazi duenez, bertara joateko gogotsu dago. Dioenez, oso pozik dago goi mailako talde baten jokatzeko aukera izango baitu. “Talde handi baten jokatzeko eta amets hasu bizitzen jarraitzeko erabaki dut Italiara joatea” nabarmendu du.