75 urte eta geroko herriak
Condor Legioak eta hegazkin italiarrek bonbardatutako zenbait herri –Gernika-Lumo tartean– bizikletaren gainean bisitatzen dabiltza Alemaniako Pforzheim hiriko Roland Ruisz eta Achim Heinkel artista eta txirrindulariak, Ciclista Gernikesa taldekoek...
Condor Legioak eta hegazkin italiarrek bonbardatutako zenbait herri –Gernika-Lumo tartean– bizikletaren gainean bisitatzen dabiltza Alemaniako Pforzheim hiriko Roland Ruisz eta Achim Heinkel artista eta txirrindulariak, Ciclista Gernikesa taldekoekin batera. Gaur goizeko 09:00etan irten dira Gernika-Lumoko juntetxe aurretik, lehen etapari hasiera emonez; bihar, ostera, bigarren etapa burutuko dute. Hala, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenean gertakari hura gogoratu gura dute. Gainera, bonbardatutako herri bakoitzean margolan bana marraztuko du Ruiszek, «erakusteko 75 urte eta gero nola dauden herri horiek»