Truke azoka solidarioa egingo dute Kortezubin
Kortezubiko udal liburutegia, Bolunzulo elkartea eta Gure Arbasoen Herria kultur taldea, Truke azoka solidarioa antolatzen dabiz Santiago Jaietarako, eta dagoeneko, materiala batzen hasi dira antolatzaileak. Hala, truke azokan parte hartu gura duten he...
Kortezubiko udal liburutegia, Bolunzulo elkartea eta Gure Arbasoen Herria kultur taldea, Truke azoka solidarioa antolatzen dabiz Santiago Jaietarako, eta dagoeneko, materiala batzen hasi dira antolatzaileak. Hala, truke azokan parte hartu gura duten herritarrek, datorren astelehena baino lehenago eroan beharko dituzte jostailuak, arropak, liburuak, diskoak edo kirola egiteko materiala, herriko liburutegira. Martitzenetik barikura 11:30etik 13:30era zabaltzen dute liburutegia, eta astelehenean, 17:30etik 19:30era zabaltzen dute.
Antolatzaileek azokan parte hartu gura duten herritarrekin batera adostuko dute batutako materialaren prezio, eta prezio horren arabera, txartel batzuk jasoko dituzte parte hartzaileek. Txartel horiek, euro bateko, bost euroko, hamar euroko eta hogei euroko prezioa izango dute, eta azokan materiala trukatzeko balio izango dute.