Santa Mañe jaiak ospatuko dituzte Ibarrangelun, etzitik aurrera
Ibarrangeluarrek Santa Mañe jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera, Akorda auzoan. Hain zuzen, lau egunetako egitaraua prestatu dute auzoa jai giroan murgiltzeko asmoagaz. Jaiei hasiera emoteko txupina 20.30ean piztuko dute, eta ostean, musika kontze...
Ibarrangeluarrek Santa Mañe jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera, Akorda auzoan. Hain zuzen, lau egunetako egitaraua prestatu dute auzoa jai giroan murgiltzeko asmoagaz.
Jaiei hasiera emoteko txupina 20.30ean piztuko dute, eta ostean, musika kontzertuak ikusteko aukera izango dute Akordara doazenek. Lehenengo, Bertan Bera eta Sueder rock taldeek joko dute, eta horiek amaitutakoan, Oxabi taldearen erromeriagaz dantza egiteko aukera izango dute bildutakoek. Lehenengo jai eguna ondo amaitzeko, bestalde, disko festa antolatu dute, goizera arte.
Etziko eta domekako jai egunen ostean, uztailaren 19an bazkari herrikoia egingo dute ibarrangeluarrek jaiak amaitzeko.
Egitaraua
Etzi (Uztailak 13)
20:30ean. Txupina piztuko dute jaiei hasiera emoteako.
22:30ean. Rock kontzertuak: Bertan Bera eta Sueder. Ostean erromeria Oxabi taldeagaz. Gaua amaitzeko, disko festa.
Zapatuan (Uztailak 14)
22:30ean. Argi eta Iker bikoteak dantza egiteko aukera emongo dute. Ostean, diskoteka gaua.
Domekan (Uztailak 15)
13:00etan. meza Akordako elizan. Ostean Loreak dantza taldearen saioa.
18:00etan. Umeei zuzendutako jolasak.
18:00etan. Santa Mañe meza.
Uztailak 19
14:30ean. Bazkari herrikoia egingo dute ibarrangeluarrek jaiei amaiera emoteko.