Parte hartze prozesuan egindako lana azalduko dute herritarrek
Joan den abendutik abian dagoen parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarrek lan talde desberdinetan egindako lanaren barri emon gura diote gainontzeko herritarrei, horretarako ekitaldi publiko bat antolatu dute. Barikurako deitu dute, 19:30ean...
Joan den abendutik abian dagoen parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarrek lan talde desberdinetan egindako lanaren barri emon gura diote gainontzeko herritarrei, horretarako ekitaldi publiko bat antolatu dute. Barikurako deitu dute, 19:30ean Lamera parkeko kioskoaren ondoan.
Ekitaldiaren helburua, nagusiki, parte hartze prozesuan egindako lanaren, esperientzien eta emaitzen barri emotea dela azaldu dute. Prozesuan sortu diren lau taldeetan parte hartu duten herritarren ordezkariek emongo dituzte azalpenak. Izan be, hainbat izan dira parte hartze prozesutik lortu dituzten emaitzak: Lurralde Zatikako Planari (LZP) aurkeztutako alegazioak, herriko turismoa sustatzeko proposamenak, Bizkaibus zerbitzua hobetzeko aurkeztutako alegazioak, etorkinen eta emakumeen inguruko planteamenduak eta Bizikidetza udal-ordenantza, besteak beste.
Udalak konpromisoa azaldu
Herritarrek esperientziak eta emaitzak azaltzeaz gain, Bermeoko Udalak be parte hartze prozesuarekin duen konpromisoa azalduko du etziko ekitaldian.
Orain arte prozesu horretan parte hartu duten herritar guztiei bere presentzia eta ekarpenak eskertzeko tartea izango dutela azaldu dute. Horrez gain, irailetik aurrera jarraituko duen parte hartze prozesuan parte hartzera animatuko ditu herritarrak.