42 parte hartzaile izango ditu zapatuko Artzain txakurren erakusketak
Iazkoan baino parte hartzaile gutxiago izango dira aurtengo Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikoan; Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde desberdinetatik etorritako 42 txakurrek hartuko dute parte. Ohi legez, Axpe auzoan egingo dute erakusketa monografikoa eta 10:00etan hasiko dira egitaraurekin. Busturiko XIX. Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikora hurbilduko diren parte hartzaile guztiek helburu bardina izango dute: txakur ederrenaren saria eskuratzea, hain zuzen be. Txakur ederrenak izendatu 10:00etan hasiko dira lanean albaitariak. Ordu horretan inoiz parte hartu ez duten txakurrak aztertzen hasiko dira. Horretan parte hartzen duten txakurrek proba bat pasatu beharko dute eta eginez gero, benetako artzain txakurra dela ziurtatzen duen agiria jasoko du jabeak. Horrela hurrengo urtean edertasun lehiaketan parte hartzeko aukera izango luke. Erakusketa monografikoaren bigarren atalean, aurreko urteetan agiria jaso duten euskal artzain txakurrak aztertzen hasiko dira albaitariak, txakur ederrena zein den aukeratu asmoz. Edertasun txapelketan Gorbeia eta Iletsua arrazak bereizten dituzte urtero, eta ar ederrenak eta eme ederrenak jasoko dute saria. Guztiak aztertu ondoren, sari banaketa ekitaldia 13:30ean egingo dute. Bestalde, artzain lanetan hezita dauden txakurren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Izan be, txakurrek ardiak nola gobernatzen dituzten ikusi ahal izango dute. Urdaibaiko XII. azoka ekologikoa Zapatuan Busturiko Axpe auzora hurbiltzen direnek Urdaibaiko XII. azoka ekologikoan zenbait produktu [...]
Iazkoan baino parte hartzaile gutxiago izango dira aurtengo Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikoan; Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde desberdinetatik etorritako 42 txakurrek hartuko dute parte. Ohi legez, Axpe auzoan egingo dute erakusketa monografikoa eta 10:00etan hasiko dira egitaraurekin.
Busturiko XIX. Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikora hurbilduko diren parte hartzaile guztiek helburu bardina izango dute: txakur ederrenaren saria eskuratzea, hain zuzen be.
Txakur ederrenak izendatu
10:00etan hasiko dira lanean albaitariak. Ordu horretan inoiz parte hartu ez duten txakurrak aztertzen hasiko dira. Horretan parte hartzen duten txakurrek proba bat pasatu beharko dute eta eginez gero, benetako artzain txakurra dela ziurtatzen duen agiria jasoko du jabeak. Horrela hurrengo urtean edertasun lehiaketan parte hartzeko aukera izango luke.
Erakusketa monografikoaren bigarren atalean, aurreko urteetan agiria jaso duten euskal artzain txakurrak aztertzen hasiko dira albaitariak, txakur ederrena zein den aukeratu asmoz. Edertasun txapelketan Gorbeia eta Iletsua arrazak bereizten dituzte urtero, eta ar ederrenak eta eme ederrenak jasoko dute saria. Guztiak aztertu ondoren, sari banaketa ekitaldia 13:30ean egingo dute.
Bestalde, artzain lanetan hezita dauden txakurren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Izan be, txakurrek ardiak nola gobernatzen dituzten ikusi ahal izango dute.
Urdaibaiko XII. azoka ekologikoa
Zapatuan Busturiko Axpe auzora hurbiltzen direnek Urdaibaiko XII. azoka ekologikoan zenbait produktu erosteko eta dastatzeko aukera be izango dute. 11:00etatik 16:00etara bitartean ardoa, ogia, gazta, fruta, txakolina…erosi ahalko dira bertan izango diren hainbat postutan. Gainera, bertaratutakoek txahalki ekologikoaz egindako pintxoak dastatzeko aukera izango dute. Umeek be izango dute zer egin azoka ekologikoan. Izan be, horiei bideratutako elikadura tailerrak eta herri jolasak antolatu dituzte.
Bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute bai azoka eta baita Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikoa be. Eguna herri bazkariarekin eta horren osteko kantaldiarekin amaituko dute.
Busturiak «elikagaien kalitatezko eta inguruaren sostengarritasunaren aldeko apustua egiten du, baita dibertsitatea bultzatzearen alde, gure jatorrizko produktuak eta euskal arrazak direnak berreskuratzen lagunduz» azaldu du Busturiko alkate Miren Fatima Malaxetxebarriak.
Horren harira, Busturiko Udalak biharko eta etzirako be zenbait jardunaldi antolatu ditu. Bihar arratsaldean agroekologiari buruzko hitzaldia egongo da. Etzi, barriz, elikadura subiranotasunari buruzko flim bat ikusi ostean mahai ingurua egingo dute. Jardunaldu bi horiek Altamira auzoko Kultur Etxean izango dira 19:30ean.