Pforzheimeko txirrindulariak eta artistak, Gernika-Lumon
Roland Ruisz eta Achim Heinkel Pforzheimeko (Alemania) artista eta txirrindulariak Gernika-Lumora iristekoak dira bihar Condor Legioak eta hegazkin italiarrek bonbardatutako zenbait herri bizikletaren gainean bisitatzera, Ciclista Gernikesa taldekoekin...
Roland Ruisz eta Achim Heinkel Pforzheimeko (Alemania) artista eta txirrindulariak Gernika-Lumora iristekoak dira bihar Condor Legioak eta hegazkin italiarrek bonbardatutako zenbait herri bizikletaren gainean bisitatzera, Ciclista Gernikesa taldekoekin batera.
Bihartik astelehenera arte izango da Ruisz Gernika-Lumon, eta domekara arte, Heinkel. Dena den, bihar eta etzi ibiliko dira bizikleta gainean Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietatik. Hain zuzen be, etzi eta barikuan, Gernika-Lumoko arbolatik abiatuko dira 09:00etan eta arratsalde partean izango dira berriz Gernika-Lumon.
Geldialdia egingo duten leku bakoitzean, gainera, Roland Ruiszek margolan bat margoztuko du. Achim Heinkelek, ostera, bere bizipenetan oinarritutako artelana egingo du Pforzheimera bueltatzean. Lan horiek guztiak, gerorak, erakusketa batean bilduko dituzte. Hain zuzen be, irailetik aurrera, Gernika-Lumon eta beste hainbat herritan erakusgai jarriko dituzte.
Uztailak 12, eguena
1. etapa. 09:00etan emongo diote hasiera 1. etapari, Gernika-Lumoko arbolatik abiatuta. Gernika-Lumo-Dima-Otxandio-Legutio-Durango-Gernika-Lumo ibilbidea egingo dute. 18:00ak inguruan ailegatuko dira Foru plazara.
Uztailak 13, barikua
2. etapa. 09:00etan emongo diote hasiera 2. etapari, Gernika-Lumoko arbolatik abiatuta. Gernika-Lumo-Mendata-Monte Calvo-Durango-Elorrio-Kanpazar-Elgeta-Eibar-Ermua-Markina-Xemein-Bolibar-Gernika-Lumo ibilbidea egingo dute. 19:00ak inguruan ailegatuko dira Foru plazara.