Muxikako irisgarritasuna hobetze aldera, herri batzarra egingo dute
Hainbat herritarrek kaleetan, plazetan, erakinetan zein bestelako lekuetan eguneroko jarduerak egiteko eragozpenak izaten dituztela- eta, irisgarritasun plana martxan jartzea erabaki du Muxikako Udalak. Izan be, Udalaren arabera, hainbatek ez dute aukerarik izaten inguruko eta eraikin publikoetara independentziaz sartzeko eta erabiltzeko.
Hori dela eta,etzi 18:00etan Zubietaerrota eraikinean egingo duten herri batzarrera deitu ditu herritarrak Muxikako Udalak; «herriaren irisgarritasuna hobetzeko asmoz, batzar horretan herritarren parte hartzea ezinbestekoa delako». Egun herritarrak aurkitzen dituzten oztopo nagusiak zeintzuk diren azalduko ditu Udalak bere aldetik. Horrez gain, irisgarritasuna lortzeko zein hobekuntza egin daitezkeen be azalduko du.
Dena den, herritarrak be izango du hitza etziko batzar horretan. Izan be, herritarren beharrak, iradokizunak, ekarpenak zein kexak ezagutu nahi dituzte udalekoek.