San Ferminetako lehenengo partida irabazi dute Apraizek eta Olaizola IIak
Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizolak San Ferminetako txapelketaren lehenengo partida irabazi zuten joan den zapatuan. Bertokoak eta goizuetarrak 22-14 irabazi zuten ligaxkaren lehenengo partida, Titin IIIaren eta Barriolaren kontra. Leheneng...
Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizolak San Ferminetako txapelketaren lehenengo partida irabazi zuten joan den zapatuan. Bertokoak eta goizuetarrak 22-14 irabazi zuten ligaxkaren lehenengo partida, Titin IIIaren eta Barriolaren kontra. Lehenengo puntua irabazita, Apraizek eta Olaizola IIak finala jokatzeko faboritoak dira, multzo bakoitzean hiru bikotek parte hartzen baitute.
Ligaxkaren bigarren eta azken partida, bihar jokatuko dute gernikarrak eta goizuetarrak. Hain zuzen, Bengoetxea VIa eta Beginoren kontra jokatuko dute Iruñeako Labriten. Partida hori irabaziz gero, Apraiz eta Olaizola IIa finala jokatzeko sailkatuko lirateke zuzenean, baina galduz gero, gainontzeko bikoteen emaitzei itxaron beharko diote.