Euskal selekzioak Maloste bete du
Joan den domekan, euskal saskibaloi selekzioak Senegalen kontra jokatu zuen Malosten, eta inguruko saskibaloi zaleek edarto pasatzeko aukera izan zuten. Bertokoek 66-82 galdu zuten norgehiagoka, baina Malostera joan ziren zaleek goi mailako jokalarien ...
Joan den domekan, euskal saskibaloi selekzioak Senegalen kontra jokatu zuen Malosten, eta inguruko saskibaloi zaleek edarto pasatzeko aukera izan zuten. Bertokoek 66-82 galdu zuten norgehiagoka, baina Malostera joan ziren zaleek goi mailako jokalarien abileziagaz gozatzeko aukera izan zuten. Euskal selekzioak bigarren zati txarra egin ostean galdu zuen partida, lehenengo zatia oso orekatua izan baitzen. Javi Salgado santutxuarra izan zen partidako onena.




