San Fermin torneoan maila ona erakutsi gura du Apraizek
Olaizola IIa izango du bikote, eta Iruñeko Labrit frontoian maila ona erakutsi gura du Alexis Apraiz gernikarrak. Hilabete darama partidarik jokatu barik; halanda be, San Ferminetan kantxan izateko aukera izango zuela jakindakoan gogor entrenatzeari e...
Olaizola IIa izango du bikote, eta Iruñeko Labrit frontoian maila ona erakutsi gura du Alexis Apraiz gernikarrak. Hilabete darama partidarik jokatu barik; halanda be, San Ferminetan kantxan izateko aukera izango zuela jakindakoan gogor entrenatzeari ekin zion. Bi partida jokatu beharko ditu zazpi egunetan, gutxienez.
Gernikarra, baina, konsziente da aurkari izango dituen bikoteek be torneoa eskuratzeko aukera asko dituztela. Apraizek eta Olaizola IIak Titin IIIaren eta Barriolaren jokoari eutsi beharko diote bihar. Gernikarrak San Fermin torneoan duen lehenengo zita izango da.