San Fermin eguna ospatu dute gaur herriko umeek eta gazteek
San Fermin eguna ospatu dute gaur goizean Gernika-Lumoko umeek eta gazteek. Hala, 14 urtera arteko hainbat gernikar batu dira San Fermin egun bezperan, San Kristobal plazan, Ehunzango jolasek antolatutako entzierro berezian parte hartzeko. San Fermin e...
San Fermin eguna ospatu dute gaur goizean Gernika-Lumoko umeek eta gazteek. Hala, 14 urtera arteko hainbat gernikar batu dira San Fermin egun bezperan, San Kristobal plazan, Ehunzango jolasek antolatutako entzierro berezian parte hartzeko. San Fermin egunerako mozorroa prestatu ostean, zezenei izkin egiteko prest abiatu dira lasterka zezenen aurretik. Batzuk barrez, besteak negarrez, baina guztiak zezenei so. Beti bezala, ‘Pobre de mi’ abestiagaz esan diete agur aurtengo San Ferminei.