Madalenatan Izarora joateko 16 leku zozkatuko ditu Udalak
Madalen egunean Izarora joateko 16 leku zozkatuko ditu beste behin be Bermeoko Udalak. Zozketa horretan parte hartu gura duten bermeotarrek Berh@z bulegora hurbildu beharko dira izena emotera. Horretarako azken eguna hilaren 16a izango da. Udaletik aza...
Madalen egunean Izarora joateko 16 leku zozkatuko ditu beste behin be Bermeoko Udalak. Zozketa horretan parte hartu gura duten bermeotarrek Berh@z bulegora hurbildu beharko dira izena emotera. Horretarako azken eguna hilaren 16a izango da.
Udaletik azaldutakoaren arabera, «18 urtetik gora dituzten bermeotarrek soilik parte hartu ahalko dute». Izen emote, gainera, banaka edo binaka egin daitekeela zehaztu dute. Halanda be, behin bakarrik emon daiteke izena. Jakinarazi dutenez, iazko irabazleek ezin izango dute aurtengo zozketan parte hartu.
Uztailaren 17an egingo dute zozketa eta irabazleen izenak jarraian ezagutaraziko dituzte.