‘Gernika Sutan’ antzerkiak jarraipena izango du aurrerantzean
Gernikako bonbardaketarem aurreko momentuak, bonbak herriaren eta herriatarren gainean jausten ziren uneak, sua, izua, heriotza… irudikatu zuten herriko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok 75. urteurreneko Gernika Sutan antzezpenean. Orain, antzezlan horri jarraipena emoteko batu dira barriro be. Orain 75 urte gertatu zena biziko dute datorren urtean be Gernika-Lumon. Momentuz, horretarako asmoa erakutsi du, behintzat, herriko talde batek. Ez dira Carlos Panera eta Eneritz Artetxe zuzendari eta koordinadore lanetan ariko; oraingoan, herritarrek hartu beharko dute ardura hori. Izan be, hamar bat laguneko taldea osatu gura dute hurrengo urteetako antzezpena koordinatu eta dinamizatzeko. Talde horretako batzuk, gainera, beste ardura batzuk be izango dituzte; hala nola, bakarlarien eta koruko abeslarien entseguez arduratu beharko dira, esaterako. Egitura bera mantenduta Hala adostu zuten, behintzat, atzo Elai Alai aretoan egindako batzarrera bertaratu ziren 20 bat lagunek. Antzezpenean parte hartuko duten herritarrentzako jantziak, behintzat, badituztela azaldu dute, eta baita liburuxkak be. Antzelana bera be eginda dago; izan be, egitura mantenduko dute hurrengo urteetan be, Paneraren eta Artetxeren eskaeragaz bat eginda. Hurrengo hitzordua urriaren 9an jarri dute, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 20:00etan. Ordura bitartean, talde dinamizatzailea bakarlariekin harremanetan jarri beharko da, parte hartzeko prest dauden galdetzeko. Aurrekontua be egin beharko dute, dirulaguntzarik jasotea posible den jakin dezaten. Dena [...]
Gernikako bonbardaketarem aurreko momentuak, bonbak herriaren eta herriatarren gainean jausten ziren uneak, sua, izua, heriotza… irudikatu zuten herriko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok 75. urteurreneko Gernika Sutan antzezpenean. Orain, antzezlan horri jarraipena emoteko batu dira barriro be.
Orain 75 urte gertatu zena biziko dute datorren urtean be Gernika-Lumon. Momentuz, horretarako asmoa erakutsi du, behintzat, herriko talde batek. Ez dira Carlos Panera eta Eneritz Artetxe zuzendari eta koordinadore lanetan ariko; oraingoan, herritarrek hartu beharko dute ardura hori. Izan be, hamar bat laguneko taldea osatu gura dute hurrengo urteetako antzezpena koordinatu eta dinamizatzeko. Talde horretako batzuk, gainera, beste ardura batzuk be izango dituzte; hala nola, bakarlarien eta koruko abeslarien entseguez arduratu beharko dira, esaterako.
Egitura bera mantenduta
Hala adostu zuten, behintzat, atzo Elai Alai aretoan egindako batzarrera bertaratu ziren 20 bat lagunek. Antzezpenean parte hartuko duten herritarrentzako jantziak, behintzat, badituztela azaldu dute, eta baita liburuxkak be. Antzelana bera be eginda dago; izan be, egitura mantenduko dute hurrengo urteetan be, Paneraren eta Artetxeren eskaeragaz bat eginda.
Hurrengo hitzordua urriaren 9an jarri dute, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 20:00etan. Ordura bitartean, talde dinamizatzailea bakarlariekin harremanetan jarri beharko da, parte hartzeko prest dauden galdetzeko. Aurrekontua be egin beharko dute, dirulaguntzarik jasotea posible den jakin dezaten. Dena den, hemendik aurrera, herritarren baliabideez eta euren ekarpenez baliatu beharko dira.