Eresbilek webguneko atal bat eskaini dio Jose Antonio Arana-Martijari
Eresbil musikaren euskal artxiboak webguneko atal bat eskaini dio Jose Antonio Arana Martija (1931-2011, Gernika-Lumo) euskaltzainak 2005ean emandako funtsari. Arana Martijak berak sortutako musika lanak, zuzendutako grabazioak, idatzitako artikuluak e...
Eresbil musikaren euskal artxiboak webguneko atal bat eskaini dio Jose Antonio Arana Martija (1931-2011, Gernika-Lumo) euskaltzainak 2005ean emandako funtsari. Arana Martijak berak sortutako musika lanak, zuzendutako grabazioak, idatzitako artikuluak eta biografiak jasotzen ditu, besteak beste, funts horrek.
Euskaltzain urgazle, euskaltzain oso eta euskaltzain emeritu izandakoa, 80 urtegaz hil zen. Euskal kulturan murgilduta emon du bizia; beti be, euskaratik eta euskaraz.
www.eresbil.com/web/arana-martija