Gautegiz Arteagako helduen elkarteak irteera bat antolatu du
Gautegiz Arteagako helduen elkarteak irteera antolatu du uztailaren 15erako. Hain zuzen, arteagarrak Donostiara (Gipuzkoa) joango dira egun pasa. Udaletik jakinarazi dutenez, izen emotea zabalik dago, eta interesatuek hilaren 13a arte izango dute apunt...
Gautegiz Arteagako helduen elkarteak irteera antolatu du uztailaren 15erako. Hain zuzen, arteagarrak Donostiara (Gipuzkoa) joango dira egun pasa. Udaletik jakinarazi dutenez, izen emotea zabalik dago, eta interesatuek hilaren 13a arte izango dute apuntatzeko aukera.
Irteeran parte hartu gura dutenek Udaletxean emon beharko dute izena, eta 25 euro ordaindu beharko dituzte. Prezio horren barruan bazkaria jateko eta bidaia turistiko bat egiteko aukera izango dute bildutakoek.
Gautegiz Arteagako helduak 09:30ean irtengo dira herritik, eta 20:30ean, bueltatuko dira etxera. 11:30ean bidaia turistikoa egingo dute tren txu-txuan, eta 14:30ean Amara hotelean jango dute.