Andra Mari eliza ezagutarazi gura du Udalak
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Andra Mari eliza barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko ditu uztailaren 15etik abuztuaren 25a bitartean, herriko ondarea ezagutarazteko helburuagaz. Begoña Landa Turismo zinegotziak azaldu duenez, “turista...
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Andra Mari eliza barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko ditu uztailaren 15etik abuztuaren 25a bitartean, herriko ondarea ezagutarazteko helburuagaz.
Begoña Landa Turismo zinegotziak azaldu duenez, “turistak erakartzea, eta herrian egiten duten egonaldia luzatzea dira helburuak”. Izan be, Euskal Herriko arte gotikoaren adibide garrantzitsuenetako bat da Andra Mari eliza.
Bisita gidatuak asten hiru biderrez egingo dituzte, eta gehienez 50 pertsonentzako lekua egongo da saio bakoitzean. Bisitak ordu erdikoak izango dira, eta interesatuek Turismo Bulegoan emon beharko dute izena.