Sei jokalari fitxatu ditu Gernika Futbol Taldeak
Gernika Futbol Taldeak sei jokalari fitxatu ditu dagoeneko, datorren denboraldiko taldea indartzeko asmoagaz. Hain zuzen, Beasaingo (Gipuzkoa) hiru jokalari, Amorebietako bi jokalari, eta Zamudioko jokalari bat fitxatu dituzte taldearen arduradunek. Fitxaketarik entzutetsuena Oier Artolarena izan da. Alegiarra (Gipuzkoa) hirugarren mailako aurrelari hoberenetako bat izan da, eta horrenbestez, golak sartzeko ardura izango du datorren denboraldian. Aurten, hamazazpi gol sartu ditu Beasainegaz, eta denboraldi bikaina egin ostean, erregioen Europako txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen Euskal Selekzioagaz. Artolagaz batera, Iñaki Urkizu berastegiarrak (Gipuzkoa) eta Ander Urdangarin Kolo hernaniarrak (Gipuzkoa) be, Beasaingo taldea utzi dute datorren denboraldian Gernika-Lumon jokatzeko. Urkizu eta Urdangarin atzelariak dira, baina lehenengoak eskuin hegalean jokatzen du, eta bigarrenak, atzealdearen erdian. Bi atzelariek maila ona emon dute Beasainen, eta Urkizuk, esaterako, 2B mailako eskaintzak izan ditu. Real Unionek eta Logroñesek taldean eduki gura zuten berastegiarra, baina Gernika-Lumora etortzea erabaki du. Amorebieta utzi, eta Gernikan jokatuko duten jokalarien kasua ezberdina izango da, etxeko bi jokalariren itzulera izango baita. Hain zuzen, Iñaki Zarandona eta Oier San Migel taldera bueltatuko dira, 2.B mailan jokatu ostean. Zarandonak, esaterako, zazpi gol sartu ditu 2011-2012 denboraldian. San Migel, bestalde, atezain postua betetzeko fitxatu dute. Azkenik, gernikarrek Jon Carracedo fitxatu dute Zamudiotik. Abadiñoarrak 25 urte ditu, eta [...]
Gernika Futbol Taldeak sei jokalari fitxatu ditu dagoeneko, datorren denboraldiko taldea indartzeko asmoagaz. Hain zuzen, Beasaingo (Gipuzkoa) hiru jokalari, Amorebietako bi jokalari, eta Zamudioko jokalari bat fitxatu dituzte taldearen arduradunek.
Fitxaketarik entzutetsuena Oier Artolarena izan da. Alegiarra (Gipuzkoa) hirugarren mailako aurrelari hoberenetako bat izan da, eta horrenbestez, golak sartzeko ardura izango du datorren denboraldian. Aurten, hamazazpi gol sartu ditu Beasainegaz, eta denboraldi bikaina egin ostean, erregioen Europako txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen Euskal Selekzioagaz.
Artolagaz batera, Iñaki Urkizu berastegiarrak (Gipuzkoa) eta Ander Urdangarin Kolo hernaniarrak (Gipuzkoa) be, Beasaingo taldea utzi dute datorren denboraldian Gernika-Lumon jokatzeko. Urkizu eta Urdangarin atzelariak dira, baina lehenengoak eskuin hegalean jokatzen du, eta bigarrenak, atzealdearen erdian.
Bi atzelariek maila ona emon dute Beasainen, eta Urkizuk, esaterako, 2B mailako eskaintzak izan ditu. Real Unionek eta Logroñesek taldean eduki gura zuten berastegiarra, baina Gernika-Lumora etortzea erabaki du.
Amorebieta utzi, eta Gernikan jokatuko duten jokalarien kasua ezberdina izango da, etxeko bi jokalariren itzulera izango baita. Hain zuzen, Iñaki Zarandona eta Oier San Migel taldera bueltatuko dira, 2.B mailan jokatu ostean. Zarandonak, esaterako, zazpi gol sartu ditu 2011-2012 denboraldian. San Migel, bestalde, atezain postua betetzeko fitxatu dute.
Azkenik, gernikarrek Jon Carracedo fitxatu dute Zamudiotik. Abadiñoarrak 25 urte ditu, eta atzealdeko ezker hegaleko jokalaria da. Real Union taldegaz bigarren mailara igotzea lortu zuen bizkaitarrak.