Domekan egingo dute XXL Txipiroi mendi bizikleta martxa
Zakilizut Mendi Taldeak antolatuta, inguruetako mendi bizikleta zaleek XXL Txipiroi martxan parte hartzeko aukera izango dute, etzi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 150 parte hartzaile inguru batzea espero dute, iazko kopurua handituz. Aurten, lau k...
Zakilizut Mendi Taldeak antolatuta, inguruetako mendi bizikleta zaleek XXL Txipiroi martxan parte hartzeko aukera izango dute, etzi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 150 parte hartzaile inguru batzea espero dute, iazko kopurua handituz.
Aurten, lau kilometro gehiago izango ditu martxak (60km), eta horrenbestez, «apur bat gogorragoa» izango da ibilbidea. Antolatzaileen berbetan, parte hartzaileek desnibel handiko aldapa labur asko igo beharko dituzte, 2500 metroko desnibel positiboa gaindituz. Hala, hankak lehertzeko moduko ibilbideari egingo diote aurre bizikleta zaleek.
Aldez aurretik izena emoteko, parte hartzaileek http://www.txipiroiextreme.info helbide elektronikoan dagoen eskuorri bat bete beharko dute. Probaren egunean izena emon gura dutenek, bestalde, 08:30ak aldera egon beharko dute irteera gunean.
Irteera eta helmuga Eako portuan jarriko dituzte antolatzaileek.