22 mihisez jantzitako Gernika
Dagoeneko zenbait mihise ikus daitezke Gernika-Lumoko kaleetan zehar, eta, oraindik, zintzilikatze daude beste hainbat; guztira, 22 margolan inguru jarriko dituzte datorren astea bukatu orduko. Munduko toki ezberdinetako haurrek egindako lanak dira ikusgai dauden horiek, eta guztiak Kids’ Gernika nazioarteko bakearen aldeko proiektuaren baitako margolanak dira. Herritarrek urriaren 14ra arte izango dute horiek ikusteko aukera. Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko ikerketa zentroak eta Gernika-Lumoko kultur etxeak antolatu dute Kids’ Gernika delakoa, eta horren aurkezpena egiteko batu dira gaur Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, Jose Mari Gorroño herriko alkatea, Ricardo Abaunza Gernika-Lumoko kultur etxeko zuzendaria, Iratxe Momoitio Bakearen Museoko zuzendaria, Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko zuzendaria eta Boris Tissot Kids Gernika Internationaleko kidea. Kids’ Gernika nazioarteko bakearen aldeko arte proiektua 1995. urtean sortu zuten Japoniako Toshifumi Abek Tadashi Yasudak eta Kaoru Mizuguchik eta AEBtako Tom Andersonek, Hiroshimako bonbaren 50. urteurrena gogoratze asmoz. Lan gehienak Picassoren Gernika margolanaren tamaina berekoak dira; alegia, 3,50×7,80 tamainakoak. Izan be, Tissotek azaldu duenez, «Picassoren Gernikari erantzuna emoteko sortutako proiektua da». Gorroñoren berbetan, «mundu osoko umeen eta gazteen artean bakearen kultura zabaltzea eta bultzatzea du helburutzat proiektuak». Era berean, herrien arteko ulermena eta elkartasuna bultzatzeko asmoa duen proiektua dela esan du Tissotek. Ikastetxeen [...]
Dagoeneko zenbait mihise ikus daitezke Gernika-Lumoko kaleetan zehar, eta, oraindik, zintzilikatze daude beste hainbat; guztira, 22 margolan inguru jarriko dituzte datorren astea bukatu orduko. Munduko toki ezberdinetako haurrek egindako lanak dira ikusgai dauden horiek, eta guztiak Kids’ Gernika nazioarteko bakearen aldeko proiektuaren baitako margolanak dira. Herritarrek urriaren 14ra arte izango dute horiek ikusteko aukera.
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko ikerketa zentroak eta Gernika-Lumoko kultur etxeak antolatu dute Kids’ Gernika delakoa, eta horren aurkezpena egiteko batu dira gaur Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, Jose Mari Gorroño herriko alkatea, Ricardo Abaunza Gernika-Lumoko kultur etxeko zuzendaria, Iratxe Momoitio Bakearen Museoko zuzendaria, Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko zuzendaria eta Boris Tissot Kids Gernika Internationaleko kidea.
Kids’ Gernika nazioarteko bakearen aldeko arte proiektua 1995. urtean sortu zuten Japoniako Toshifumi Abek Tadashi Yasudak eta Kaoru Mizuguchik eta AEBtako Tom Andersonek, Hiroshimako bonbaren 50. urteurrena gogoratze asmoz. Lan gehienak Picassoren Gernika margolanaren tamaina berekoak dira; alegia, 3,50×7,80 tamainakoak. Izan be, Tissotek azaldu duenez, «Picassoren Gernikari erantzuna emoteko sortutako proiektua da».
Gorroñoren berbetan, «mundu osoko umeen eta gazteen artean bakearen kultura zabaltzea eta bultzatzea du helburutzat proiektuak». Era berean, herrien arteko ulermena eta elkartasuna bultzatzeko asmoa duen proiektua dela esan du Tissotek.
Ikastetxeen parte hartzea
Japonia, Frantzia, Alemania, Sri Lanka, Etiopia, Nepal, AEB, Mexiko, eta Gernika-Lumo bera izan dira, besteak beste, orain arte proiektuan parte hartu dutenak. Gernika-Lumon, esaterako, ikastetxe gehienek parte hartu dute, eta baita inguruko herrietako ikastetxeetakoek be.
Aurkezpenean jakinarazi dutenez, Errenterian, Lurgorrin, Foru plazan, Barrenkalen, Pasealekuan, Jai Alai frontoian… eta beste hainbat lekutan zintzilikatuko dituzte lanok. Gainera, herriko saltokietako erakusleihoetan be erakusgai izango dira margolan txikiagoak be.
Gernika-Lumon ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat tokitan be ikusgai egongo dira margolanok, antolatzaileek azaldu dutenez.