‘Kids Gernika’ arte ekimena aurkeztuko dute bihar goizean
Bihar goizean Kids Gernika arte ekimena aurkeztuko dute Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Aurkezpena 11:00etan egingo dute, eta bildutakoek antolatzaileen azalpenak entzuteko aukera izango dute aretora joanez gero. Hain zuzen, Boris Tissot Kids Gernika Internationaleko kideak, Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko kideak, Ricardo Abaunza kultur etxeko ordezkariak, Iratxe Momoitio Bakearen Museoko ordezkariak, eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak parte hartuko dute Kids Gernika nazioarteko proiektua da, eta munduko herrialde ezberdinetako umeek egindako muralez osatuta dago. Mural horiek 3,5 metro dituzte altueran eta 7,8 metro luzeeran, eta herriko zenbait lekutan jarriko dituzte ikusgai. Urriaren 14a arte jarriko dituzte ikusgai mural erraldoiak.
Bihar goizean Kids Gernika arte ekimena aurkeztuko dute Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Aurkezpena 11:00etan egingo dute, eta bildutakoek antolatzaileen azalpenak entzuteko aukera izango dute aretora joanez gero.
Hain zuzen, Boris Tissot Kids Gernika Internationaleko kideak, Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko kideak, Ricardo Abaunza kultur etxeko ordezkariak, Iratxe Momoitio Bakearen Museoko ordezkariak, eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak parte hartuko dute
Kids Gernika nazioarteko proiektua da, eta munduko herrialde ezberdinetako umeek egindako muralez osatuta dago. Mural horiek 3,5 metro dituzte altueran eta 7,8 metro luzeeran, eta herriko zenbait lekutan jarriko dituzte ikusgai. Urriaren 14a arte jarriko dituzte ikusgai mural erraldoiak.