‘Gaztedi Bizkaia’ foroaren aholku batzordeko kide izango da udala
Jakinarazi dutenez, Gaztedi Bizkaia foroaren aholku batzordeko kide izango Gernika-Lumoko Udala; izan be, udalak berak eta Gazteria Arloak bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi proiektuagaz, Bizkaian gazteentzako politikak koordintaze al...
Jakinarazi dutenez, Gaztedi Bizkaia foroaren aholku batzordeko kide izango Gernika-Lumoko Udala; izan be, udalak berak eta Gazteria Arloak bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi proiektuagaz, Bizkaian gazteentzako politikak koordintaze aldera.
Udal Gaztedi organoa gune aholku emoilea da, zeinak gazteentzako neurriak eta jarduerak planifikatzeko eta garatzekoa helburua duen. Hala, Foru Aldundiak eta Gernika-Lumoko Udalak batera jarduko dute bertan, egiteko horretan.
Gaztedi Bizkaia foroan Bizkaiko gizartea ordezkatzen duten erakunde eta pertsona adituekin bilduko da udala; alegia, gazteen mundua ondo ezagutzen dutenekin. Jarduketa-programen koherentzia eta egokitasuna ebaluatzeaz gain, Gaztedi poriektuaren iritzi-eragileak izango dira, era berean.