Etzi hasita Pelaio Deuna jaiak ospatuko dituzte Belendizen
Arratzuko Belendiz auzoa jai giroan murgilduko da, etzitik aurrera. Belendiztarrek lau eguneko egitaraua prestatu dute Pelaio Deuna jaiak ospatzeko, eta horrenbestez, jai giroan edarto pasatzeko aukera izango dute Belendizera doazenek. Jaiak ondo haste...
Arratzuko Belendiz auzoa jai giroan murgilduko da, etzitik aurrera. Belendiztarrek lau eguneko egitaraua prestatu dute Pelaio Deuna jaiak ospatzeko, eta horrenbestez, jai giroan edarto pasatzeko aukera izango dute Belendizera doazenek.
Jaiak ondo hasteko, rock kontzertuekin gozatzeko aukera egongo da etzi. Domekarako, bestalde, Txakolin dastaketa, txapel jaurtiketa, eta briska txapelketa antolatu dituzte belendiztarrek. Jaiak martitzenean amaituko dira Meza Santuaren ostean.
Etzi
22:00etan. Rock kontzertuekin hasiko dira Belendizko jaiak. Ruina Total, B.E.K., eta Arkada Social igoko dira taula gainera. Amaitzean, Zirkinik Bez! erromeria.
Zapatuan
21:00etan. Makailo, txistorra eta hirugihar jana. Ostean, San Juan sua piztuko dute.
Domekan
12:00etan. Meza Santua.
13:00etan. Txakolin dastaketa txistu doinuekin alaituta.
14:00etan. Txapel jaurtiketa.
18:00etan. Umeentzako jolasak. Ostean, txokolate jana.
19:00etan. Briska txapelketa.
Ekainaren 26an
12:30ean. Meza Santua. Ostean, hamaiketakoa.