Barikuan egingo dute ikasturte amaierako jaia
Herriko ikastetxe guztietako umeek eta gazteek barikurako antolatu duten ikasturte amaierako jaian parte hartuko dute. 1.600 ikasle inguru bilduko direla azaldu du Idurre Bideguren Bermeoko alkateak, «festa honekin ikastetxe guztietako umeak ekintza b...
Herriko ikastetxe guztietako umeek eta gazteek barikurako antolatu duten ikasturte amaierako jaian parte hartuko dute. 1.600 ikasle inguru bilduko direla azaldu du Idurre Bideguren Bermeoko alkateak, «festa honekin ikastetxe guztietako umeak ekintza batean elkartu gura dira egun zoragarri bat pasatzeko».
3 eta 12 urte bitarteko ikasleek izango dira parte hartuko dutenak eta adin tarteka bananduta jarduera desberdinak egin ahalko dituzte. Txikienak Sagrado Corazon ikastetxean bilduko dira. Bertan Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizunaz gozatuko dute 10:30eatik aurrera.
Lehen Hezkuntzako (L.H.) 1 eta 2. mailetakoei dantzatzeko aukera eskainiko die Ttiki Ttaka irratiaren disko festarekin. San Frantzisko herri ikastetxean ipini dute hitzordua 10:30ean. Bestalde, L.H.-ko 3. eta 4. mailetako neska-mutilak oztopodun pistaz, arkodun puzgarriaz, multikirolak puzgarriaz, futbol ateaz, gomingaz eta piraten galeoiaz osatutako umeentzako parkean elkartuko dira. 5. eta 6. mailetakoak, aldiz, Kafe Antzokira joango dira Made in Jabon taldearen %100 burbujak ikuskizuna ikusiko dute bertan.
12:00etan, Goiko Plazan bilduko dira guztiak eta aurreskuak dantzatuko dituzte. Ondoren, 12:15ean, ikasturtean egindako idazlanen sari banaketa egingo dute. Amaitu ondoren, ikasleek, irakasleek eta gurasoek Goiko Plazatik Lameraraino beherakada egingo dute.
Arratsaldean be, 16:00etatik 19:00etara umeentzako parkea egongo da Lameran.