Urgatzi enpresako langile bi «egoera larrian» daudela salatu du ELAk
ELA sindikatuak salatu duenez, Etxez etxeko laguntza eskaintzen duen Urgatzi enpresako langileen egoera «oso larria eta prekarioa» da. Batezbe, Urgatzi Busturialdeak langile bigaz duen jarrera salatu gura izan du ELAk; «langile horiek bidegabeki zigortu dituztelako». Menpekotasun egoeran dauden pertsona nagusiei, gaixo kronikoak dituztenei, elbarriei edota familia desegituratuei etxez etxeko zerbitzua eskaintzen die Urgatzi enpresak. Horretarako beharrean dauden langileak emakumezkoak dira guztiak eta Urgatzik langile horiekin duen jarrera «onartezina eta legez kontrakoa» dela dio ELAk, «askatasun sindikala eta norberaren eskubideen defentsa egiteko aukera urratzen duelako». Horregatik, Askatasun Sindikalaren Babespenaren aldeko salaketa jarri du sindikatuak, «ahalik eta azkarren egoera zuzendu eta langile horien eskubideak itzultzeko». Uztailaren 11n izango dute alderdi biek epaiketa; dena den, ELAren asmoa, lehenago akordio batera heltzea da. Orain arte, behintzat, ez dute horretarako aukerarik izan, Lan Ikuskaritzagaz, Busturialdeko Mankomunitateagaz eta Urgatzi enpresagaz bildu badira be. Lan ikuskaritzan salaketa Urgatzik egindako aldi baterako hainbat kontratuk ez zutela legea betetzen iritzita, Lan Ikuskaritzan salaketa aurkeztea erabaki zuen bere garaian ELAk. Azken horrek gaia aztertu eta arrazoia emon zion sindikatuari, «langileen kontratatzeak txarto eginda zeudela eta horietan lege-iruzurra zegoela argudiatuz». Hala, Lan Ikuskaritzaren arabera, aldi bateko langile bezala zeuden behargin askok lan iraunkorra izan behar zuketen. Hala, Lan Ikuskaritzaren aginduari jarraiki, [...]
ELA sindikatuak salatu duenez, Etxez etxeko laguntza eskaintzen duen Urgatzi enpresako langileen egoera «oso larria eta prekarioa» da. Batezbe, Urgatzi Busturialdeak langile bigaz duen jarrera salatu gura izan du ELAk; «langile horiek bidegabeki zigortu dituztelako».
Menpekotasun egoeran dauden pertsona nagusiei, gaixo kronikoak dituztenei, elbarriei edota familia desegituratuei etxez etxeko zerbitzua eskaintzen die Urgatzi enpresak. Horretarako beharrean dauden langileak emakumezkoak dira guztiak eta Urgatzik langile horiekin duen jarrera «onartezina eta legez kontrakoa» dela dio ELAk, «askatasun sindikala eta norberaren eskubideen defentsa egiteko aukera urratzen duelako».
Horregatik, Askatasun Sindikalaren Babespenaren aldeko salaketa jarri du sindikatuak, «ahalik eta azkarren egoera zuzendu eta langile horien eskubideak itzultzeko». Uztailaren 11n izango dute alderdi biek epaiketa; dena den, ELAren asmoa, lehenago akordio batera heltzea da. Orain arte, behintzat, ez dute horretarako aukerarik izan, Lan Ikuskaritzagaz, Busturialdeko Mankomunitateagaz eta Urgatzi enpresagaz bildu badira be.
Lan ikuskaritzan salaketa
Urgatzik egindako aldi baterako hainbat kontratuk ez zutela legea betetzen iritzita, Lan Ikuskaritzan salaketa aurkeztea erabaki zuen bere garaian ELAk. Azken horrek gaia aztertu eta arrazoia emon zion sindikatuari, «langileen kontratatzeak txarto eginda zeudela eta horietan lege-iruzurra zegoela argudiatuz». Hala, Lan Ikuskaritzaren arabera, aldi bateko langile bezala zeuden behargin askok lan iraunkorra izan behar zuketen.
Hala, Lan Ikuskaritzaren aginduari jarraiki, aldi baterako kontratu horiek iraunkor bihurtu zituen Urgatzik; dena den, ELAkoen ustetan, «tranpa eginez». Izan be, sindikatuak azaldu duenez, langile horiek ordura arte %75-90eko lanaldia zuten –eta kasu batzuetan %100ekoa–, baina kontratu iraunkorra egiteagaz batera, %16,66ko lanaldia ezarri zien.