Xixili Taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du domekan
Xixili gimnastika taldeak ikasturte amaierako jaia antolatu du domekarako. Gurasoei begira antolatzen duten jaialdia dela azaldu Andres Iriondo taldeko arduradunak, «ikasturtean zehar ikasitakoa gurasoei eta herritarrei, orokorrean, erakusteko asmoz e...
Xixili gimnastika taldeak ikasturte amaierako jaia antolatu du domekarako. Gurasoei begira antolatzen duten jaialdia dela azaldu Andres Iriondo taldeko arduradunak, «ikasturtean zehar ikasitakoa gurasoei eta herritarrei, orokorrean, erakusteko asmoz egiten dugu».
11:30ean emongo diote hasiera ikustaldiari eta Areneko kiroldegian izango da. Gimnasia erritmikoaren, dantza modernoen, kardioboxen eta saloi dantzen erakustaldiak izango dira domeka goizean kiroldegian ikus daitezkeenak.