Irakasle lanak betetzeko zenbait lan poltsa irekiko ditu Bermeoko Udalak
Bermeoko Udalak Lanbide Hastapena eta Musika Eskola udal ikastegietan dituen irakasle lanak betetzeko beharrizanak kontuan izanik, hainbat lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Hain zuzen be, Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena ikastegirako oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslea eta Udalaren Musika eskolarako akordeoia, bateria eta tronboi espezialitateetarako irakasle bila dabiltzala jakinarazi dute. Eskariak, hilaren 25era arte Oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslearen kasuan, bai hautaketa prozesua zein hurrenkera finkatzea lehiaketa bidez egingo dutela zehaztu dute. Musika Eskolarako irakaslea, barriz, lehiaketa-oposizio bitartez aukeratuko dute. Hautagaiek curriculuma eta lan kontratuak edota horren aldiz gizarte segurantzarako lan-bizitza aurkeztu beharko dituzte Udalaren Berh@z bulegoan hilaren 25a baino lehen. Oinarriak be bertan eska daitezke.
Bermeoko Udalak Lanbide Hastapena eta Musika Eskola udal ikastegietan dituen irakasle lanak betetzeko beharrizanak kontuan izanik, hainbat lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Hain zuzen be, Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena ikastegirako oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslea eta Udalaren Musika eskolarako akordeoia, bateria eta tronboi espezialitateetarako irakasle bila dabiltzala jakinarazi dute.
Eskariak, hilaren 25era arte
Oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslearen kasuan, bai hautaketa prozesua zein hurrenkera finkatzea lehiaketa bidez egingo dutela zehaztu dute. Musika Eskolarako irakaslea, barriz, lehiaketa-oposizio bitartez aukeratuko dute.
Hautagaiek curriculuma eta lan kontratuak edota horren aldiz gizarte segurantzarako lan-bizitza aurkeztu beharko dituzte Udalaren Berh@z bulegoan hilaren 25a baino lehen. Oinarriak be bertan eska daitezke.