Zulatu bat dela eta, Mikel Elgezabalek ez du Zarauzko Triatloia amaitu
Mikel Elgezabal gernikarrak ezin izan zuen Zarauzko (Gipuzkoa) distantzia luzeko triatloia amaitu, iragan asteburuan. Elgezabal irabazteko helburuagaz joan zen Zarautzera, baina zulatu batek lasterketatik kanpo utzi zuen. “Ez dut ordezko materialik eroaten probetara, eta horrenbestez, lasterketa utzi behar izan nuen” azaldu du. Triatletaren berbetan, “pena bat” izan zen lasterketa utzi behar izatea, etxeko probetan maila ona emotea gustatzen zaio eta. Halanda be, zorte txarraren kontra ezin dela ezer egin nabarmendu du. Hala, hurrengo lasterketetan bueltatu gura du sailkapenaren goikaldera. Bertoko triatletatik onena Zaruzko proban, bestalde, Joseba Koldo Madariaga izan zen. Aritzatxu taldeko kideak 24. postuan amaitu zuen lasterketa, irabazlearengandik 35 minutura.
Mikel Elgezabal gernikarrak ezin izan zuen Zarauzko (Gipuzkoa) distantzia luzeko triatloia amaitu, iragan asteburuan. Elgezabal irabazteko helburuagaz joan zen Zarautzera, baina zulatu batek lasterketatik kanpo utzi zuen. “Ez dut ordezko materialik eroaten probetara, eta horrenbestez, lasterketa utzi behar izan nuen” azaldu du.
Triatletaren berbetan, “pena bat” izan zen lasterketa utzi behar izatea, etxeko probetan maila ona emotea gustatzen zaio eta. Halanda be, zorte txarraren kontra ezin dela ezer egin nabarmendu du. Hala, hurrengo lasterketetan bueltatu gura du sailkapenaren goikaldera.
Bertoko triatletatik onena Zaruzko proban, bestalde, Joseba Koldo Madariaga izan zen. Aritzatxu taldeko kideak 24. postuan amaitu zuen lasterketa, irabazlearengandik 35 minutura.