Ohorezko Mailan jokatu beharko dute beste denboraldi batez
Bermeoko Futbol Taldeak Bizkaiko Ohorezko Mailan jokatu beharko du beste denboraldi batez, iragan zapatuan Pasaiako taldearen kontra 0-2 galdu ostean. 2012-2013 denboraldian Hirugarren mailan jokatzeko Bermeotarrek puntu bat poltsikoratu behar zuten gu...
Bermeoko Futbol Taldeak Bizkaiko Ohorezko Mailan jokatu beharko du beste denboraldi batez, iragan zapatuan Pasaiako taldearen kontra 0-2 galdu ostean. 2012-2013 denboraldian Hirugarren mailan jokatzeko Bermeotarrek puntu bat poltsikoratu behar zuten gutxienez, baina partida galduta, mailaz igotzeko aukera barik geratu dira.
Pasaiak play off-eko bi partidak irabazi ditu, eta horrenbestez, pasaitarrak mailaz igo dira dagoeneko, play off-eko azkenengo jardunaldia jokatu aurretik. Izan be, Bermeoren eta San Martinen (Gasteiz;Araba) arteko partidak, ez du sailkapena aldatuko, bermeotarren zoritxarrerako.
Bertoko taldeak denboraldi bikaina egin du, baina “partidarik garrantzitsuenean” hutsegin du. Xabi Iturregi taldeko jokalariaren berbetan, “pena bat” izan da igotzeko aukera barik geratzea, baina aurrera begiratu behar dutela deritzo.