Gose greba utzi du Eneko Goieaskoetxeak
Etxeratek jakinarazi duenez, Erresuma Batuko Belmarsh-ko espetxean preso duten Eneko Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak bertan behera utzi du asteon hasitako gose greba, zuzendariagaz adostasun batera iritsi ondoren. Eguazten goizean hasi zuen g...
Etxeratek jakinarazi duenez, Erresuma Batuko Belmarsh-ko espetxean preso duten Eneko Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak bertan behera utzi du asteon hasitako gose greba, zuzendariagaz adostasun batera iritsi ondoren. Eguazten goizean hasi zuen gose greba Goieaskoetxeak, bisitekin zituen zailtasunak salatzeko. Atzo bildu zen espetxeko zuzendariagaz, eta arazoa konpontzeko borondatea azaldu zion hark.