Zarauzko Triatloia irabazi gura du Mikel Elgezabalek
Bilboko triatloia irabazi ostean, Mikel Elgezabal gernikarrak sasoiko jarraitzen duela erakutsi gura du Zarauzko distantzia luzeko triatloian. Gernika-Lumoko triatletak azaldu duenez, Bilboko garaipenak “gogor entrenatzen” lagundu dio, lehenengo helburua bete baitzuen lasterketa hori irabaziz. “Animoz gainezka nago, eta barruan dudan arantza kendu gura dut Zarauzko proba irabaziz” esan du. Izan be, gernikarra behin baino gehiagotan sartu da podiumean, baina ez du lasterketa lehenengo postuan amaitu. Elgezabalentzat “proba berezia” da Zarauzkoa. Dioenez, traiatloiaren hastapenetatik antolatzen da, eta nazioarteko kirolariek parte hartzen dute, lasterketari prestigioa emonez. Modu berean, ibilbidea “oso ederra” dela dio. Bizikleta gainean egin beharreko ibilbidea, esaterako, “ikaragarria” omen da. Gernika-Lumokoak lasterketa irabazi gura du bihar, baina zaila izango dela aitortu du. Igerian egin beharreko zatia ohikoa baino luzeagoa da Zarautzen, eta horrenbestez, ahalik eta denbora gutxien galtzen ahaleginduko da igerian. “Bizikleta gainean ondo moldatzen naiz, baina igerian hobetu behar dut” esan du.
Bilboko triatloia irabazi ostean, Mikel Elgezabal gernikarrak sasoiko jarraitzen duela erakutsi gura du Zarauzko distantzia luzeko triatloian. Gernika-Lumoko triatletak azaldu duenez, Bilboko garaipenak “gogor entrenatzen” lagundu dio, lehenengo helburua bete baitzuen lasterketa hori irabaziz. “Animoz gainezka nago, eta barruan dudan arantza kendu gura dut Zarauzko proba irabaziz” esan du. Izan be, gernikarra behin baino gehiagotan sartu da podiumean, baina ez du lasterketa lehenengo postuan amaitu.
Elgezabalentzat “proba berezia” da Zarauzkoa. Dioenez, traiatloiaren hastapenetatik antolatzen da, eta nazioarteko kirolariek parte hartzen dute, lasterketari prestigioa emonez. Modu berean, ibilbidea “oso ederra” dela dio. Bizikleta gainean egin beharreko ibilbidea, esaterako, “ikaragarria” omen da.
Gernika-Lumokoak lasterketa irabazi gura du bihar, baina zaila izango dela aitortu du. Igerian egin beharreko zatia ohikoa baino luzeagoa da Zarautzen, eta horrenbestez, ahalik eta denbora gutxien galtzen ahaleginduko da igerian. “Bizikleta gainean ondo moldatzen naiz, baina igerian hobetu behar dut” esan du.