Umeentzako eta gazteentzako zeramika ikastaroa antolatu du Bermeoko Udalak
Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak umeentzako eta gazteentzako zeramika ikastaroa antolatu du udarako. Ikastaroa, hain zuzen be, 7 eta 14 urte bitartekoentzat izango da. Astelehenean hasi eta hilaren 28ra arte eskainiko dute ikasta...
Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak umeentzako eta gazteentzako zeramika ikastaroa antolatu du udarako. Ikastaroa, hain zuzen be, 7 eta 14 urte bitartekoentzat izango da.
Astelehenean hasi eta hilaren 28ra arte eskainiko dute ikastarora izena emoteko aukera, edo plaza kopurua bete arte. Interesa duenak Udaleko Kultura Sailean emon dezake izena, Gizarte eta Kultura Etxean, 94-617 91 57 telefono zenbakira deituta edota kultura@bermeo.org-era mezu elektronikoa bidalita.
Ikastaroa burutu ahal izateko, gutxienez sei ikasle eta gehienez hamar egon beharko direla azaldu dute eta 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Ikastaroa Buztina Zeramika Taldeak emongo du uztailean zehar. Klaseak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 10:00etatik 11:30etara.