Gose greban dago Eneko Goieaskoetxea
Belmarshen (Erresuma Batua) preso duten Eneko Goieaskoetxea busturiarra gose greban dago, haren hurbilekoek jakinarazi dutenez. Azken asteetan bisitekin izan dituen arazoak salatzeko hasi du gose greba busturiarrak. Aste honetan, adibidez, neska-laguna...
Belmarshen (Erresuma Batua) preso duten Eneko Goieaskoetxea busturiarra gose greban dago, haren hurbilekoek jakinarazi dutenez. Azken asteetan bisitekin izan dituen arazoak salatzeko hasi du gose greba busturiarrak. Aste honetan, adibidez, neska-laguna eta seme-alabak bisita barik geratu dira, euskarazko itzultzailerik ezta grabagailurik be ez zegoelako. Bisitak euskaraz eduki gura ditu busturiarrak.