‘Euskeraz Olgetan’ kanpaina antolatu du Busturiko Udalak
Busturiko Udalak Euskeraz Olgetan kanpaina antolatu du udarako. Kanpaina hori 4 eta 14 urte bitartekoei zuzenduta dago. 4 urtekoek uztailaren 1a baino arinago egin beharko dituzte parte hartu ahal izateko. Uztailerako antolatu dute Euskeraz Olgetan kanpaina eta astelehenetik eta barikura bitartean bilduko dira umeak 10:00etatik 13:00etara. Parte hartu gura dutenek ekainaren 13a baino lehen hurbildu beharko dira Altamira auzoko Kultur Etxera izena emotera. Apuntatzerakoan ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute; izan be hurrengo kontu korronte zenbakian sartu beharko dute dirua: BBK 2095 0032 89 2032002727. Busturian erroldatuta dauden umeak 50 euro ordaindu beharko ditu kanpainan parte hartzeagatik. Anai-arreba bi baldin badira 65 euro izango dira eta hiru izanez gero, 75 euro. Busturian erroldatuta ez dauden umeek be parte hartzeko aukera izango dute baina horientzako garestiagoa izango da. Ume batek 100 euro ordainduko ditu, bik 130 euro eta hiruk 150 euro, hain zuzen be. Begiraleak kontratatuko dituzte Bestalde, Busturiko Udala Euskeraz Olgetan kanpainarako begirale bila be badabil. Beraz, uztailean begirale modura lan egin gura dutenek ekainaren 13ra arte emon dezakete izena Busturiko udaletxean. Curriculuma eta kanpainarako proposatzen duten jarduera-programa aurkeztu beharko dituztela jakinarazi dute.
Busturiko Udalak Euskeraz Olgetan kanpaina antolatu du udarako. Kanpaina hori 4 eta 14 urte bitartekoei zuzenduta dago. 4 urtekoek uztailaren 1a baino arinago egin beharko dituzte parte hartu ahal izateko.
Uztailerako antolatu dute Euskeraz Olgetan kanpaina eta astelehenetik eta barikura bitartean bilduko dira umeak 10:00etatik 13:00etara.
Parte hartu gura dutenek ekainaren 13a baino lehen hurbildu beharko dira Altamira auzoko Kultur Etxera izena emotera. Apuntatzerakoan ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute; izan be hurrengo kontu korronte zenbakian sartu beharko dute dirua: BBK 2095 0032 89 2032002727.
Busturian erroldatuta dauden umeak 50 euro ordaindu beharko ditu kanpainan parte hartzeagatik. Anai-arreba bi baldin badira 65 euro izango dira eta hiru izanez gero, 75 euro. Busturian erroldatuta ez dauden umeek be parte hartzeko aukera izango dute baina horientzako garestiagoa izango da. Ume batek 100 euro ordainduko ditu, bik 130 euro eta hiruk 150 euro, hain zuzen be.
Begiraleak kontratatuko dituzte
Bestalde, Busturiko Udala Euskeraz Olgetan kanpainarako begirale bila be badabil. Beraz, uztailean begirale modura lan egin gura dutenek ekainaren 13ra arte emon dezakete izena Busturiko udaletxean. Curriculuma eta kanpainarako proposatzen duten jarduera-programa aurkeztu beharko dituztela jakinarazi dute.