Etzi jokatuko du play off-eko lehen partida Bermeok
Bermeoko Futbol Taldeak denboraldiko “partidarik garrantzitsuena” jokatuko du etzi. Hain zuzen, Hirugarren Mailara igotzeko aukera emoten duen play off-eko lehenengo partida irabaziz gero, taldeak “mailaz igotzeko pauso sendo bat̶...
Bermeoko Futbol Taldeak denboraldiko “partidarik garrantzitsuena” jokatuko du etzi. Hain zuzen, Hirugarren Mailara igotzeko aukera emoten duen play off-eko lehenengo partida irabaziz gero, taldeak “mailaz igotzeko pauso sendo bat” emongo luke. Bermeotarren aurkaria Pasaiako (Gipuzkoa) taldea izango da, eta Xabi Iturregi jokalariak azaldu duenez, “talde ona” dute pasaitarrek. Hala, datorren denboradian Hirugarren Mailan jokatzeko “oso ondo” jokatu beharko dute etziko partida.
Bermeotarrek etxeko zaleen babesa izango dute bihar, partida Itxasganen jokatuko baitute. Hala, zelaia “jendez gainezka” egotea eskatu du Iturregik, zaleek be partidak irabazten laguntzen dutela argudiatuta. “Play off-a jokatu behar dugula zabaldu da herrian, eta 18:00etatik aurrera, harmailak gainezka egotea espero dugu” esan du.