Bihar amaitzen da Bermeoko Udaleku Irekietan izena emoteko epea
Bihar, 18:00etan amaitzen da Bermeoko Udaleku Irekietan izena emoteko epea. Oraindik apuntatzeko asmoa duenak Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) Gizarte eta Kultura Etxean dituen bulegoetara hurildu beharko da horretarako. Ohi legez, bermeotarrek lehent...
Bihar, 18:00etan amaitzen da Bermeoko Udaleku Irekietan izena emoteko epea. Oraindik apuntatzeko asmoa duenak Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) Gizarte eta Kultura Etxean dituen bulegoetara hurildu beharko da horretarako. Ohi legez, bermeotarrek lehentasuna izango dute.
Aurten, gainera, udalekuen baitan eguneko irteera gehiago egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Horrela, Gorlizeko Troka Abenturara joango dira tirolina, eskalada eta kayak egitera eta, bertan daudela aprobetxatuz, arratsaldean Gorlizeko hondartza bisitatuko dute. Horrez gain, animaliak ikusi eta multiabentura praktikatu ahal izango dute Karpin Abentura parkean.
Pozalaguako kobazuloak ezagutu ahal izango dituzte beste txango batean eta Burgoara eta Katilotxura bemendi irteerak egingo dituzte. Cannoneko zaldietara eta Sukarrietako hondartzara be joango dira.
Irteerez gain, ur jolasak, funky saioak, herri kirolak, gynkana, eskulanak, jolasak, zuhaitzen landaketa eta errekaren garbiketa be egingo dituzte, besteak beste.
8 eta 12 urte bitarteko umeek parte har dezakete Udaleku Irekietan.